komunikabidea

Galiforest Abanca 2018 bere bostgarren edizioa ospatuko du Sergudeko "Centro de Experimentación Agroforestal"ean  ekainaren 28tik 30 arte.

Ikusi egitaraua.

Bizkaiko Basogintza Elkarteko XXXVI Ohiko Batzar Nagusia ospatuko da. Egun berean, Batzar Orokor Berezia izango da estatutu berrien aldaketa eta onarpenarekin.

Ikusi konbokatorioa.

Martxoan burutu genuen jardunaldiko laburpena eta hizlarien hitzaldiak gure web orrian eskuragarri dituzue.

Ikusi laburpena.

Nafarroako Basogintza Elkarteak,  eta baita USSE eta Nafarroako Gobernuak jardunaldi hau antolatu dute. Maiatzaren 22an ospatuko da Pamplonako Planetarioan goizeko 8:30tan.

Ikusi informazio gehiago.

Bizkaiko Foru Aldundiaren 68/2018 FORU DEKRETUA, maiatzaren 22koa. Honen bidez, 2018. urtean Bizkaiko Lurralde Historikoan basoetako azpiegituretan inbertsioak egiteko eta basoen bideragarritasuna garatu eta hobetzeko diru-laguntzak emateko oinarriak arautzaileak eta deialdia ezartzen dira.

Ikusi Dekretua.

Jendetza handiarekin ospatu genuen Jardunaldi hau. Informazio gehiago biltzearen zain gaude zuoi eskeintzeko, aldez aurretik gerturatu ziñeten guztioi baita laguntzaile guztioi eskerrak emonaz zeuon parte hartzeagaitik.

Ikusi berria.

NEIKER

Irakurri gehiago.

Eskuragai daukazue Baso Fundazioak antolatutako ekitaldiko datu eta artxiboak. Baita ere hizlari bakoitzeko atal bat.

Ikusi laburpena

Liburuxka honek HAZI-k programatu duen ikastaro-proposamenaren berri ematen du. Ikastaroak HAZI-k hitzartutako Arkauti Nekazaritza Eskola, Derio Nekazaritza Eskola eta Fraisoro Eskolan eta beste zentro batzuetan programatu dira, gure erkidegoko Lehen Sektoreko eta Landa Eremuetako agenteekin elkarlanean.

Ikusi liburuxka.

Hazi Fundazioak eta Fraisoro ESkolak, Arrasateko Udalarekin batera,Baso Jardunaldiak antolatu ditu. Helburuak ondoko hauek dira: Euskadiko basogintzako gaur egungo egoera jakinaraztea eta era jasangarri eta errentagarri batean  basoak kudeatzeko bide desberdinak aztertzea . Hitzaldiak otsailaren 28an (euskaraz) eta martxoaren 1ean (gazteleraz) izango dira, 15:30etatik aurrera Kulturateko areto nagusian (Azoka Kalea, 1, Arrasate). Martxoaren 2an Gutik Zura dokumentala proiektatuko da. Pelikula egitasmo honen helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da. Martxoaren 3rako mendi-irteera bat antolatuta dago, Etxezarreta parketik.

Jardunaldiak doakoak dira baina aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da:

 Hazi Fundazioa.

Ikusi egitaraua.

Irakurri gehiago.

Bizkaiko Foru Aldundiaren 175/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 26koa. Honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako basoen kudeaketarako plan teknikoen ondoriozko basoko jarduketak 2017. urtean egiteko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2018rako (lehen seihilekoa) deialdia ezartzen dira. Eskabideak aurkezteko epea: 2018ko Otsailaren 28ra arte.

Ikusi Foru Dekretua.

2017ko abenduaren 19an Mallabiako Udaletxeak antolatutako hitzaldia ospatuko da. Hitzaldi honetarako Basoa Fundazioa gonbidatu dute basoen egoera, kudeaketa eta erabipenari buruz hitzegiteko. Hitzaldia arratsaldeko 18.30tan eleiza ondoan dagoen Kontseju Zaharrean  ospatuko da. Sarrera irekia da lekua bete arte.

Bizkaiko Basogintza Elkartea 2017ko urtean egindako lanen (birlandaketak, plan teknikoak eta azken mozketak) diru laguntzak tramitatzen hasiko da.

Ikusi laguntzen horria.

Ikusi Zertifikazio horria.

Ikusi bideoa.

Ireki egutegia.

Irakurri elkarrizketa.

Urriaren azkeneko astean, 23tik 29ra ospatuko da Egurraren III. astea, Baskegurrek antolatuta, berton jarduera, eta hitzaldi ezberdinetan parte hartzeko aukerarekin.  Ikusi egitaraua.

Cantabriako Basogintza Elkarteak Kongresu hau antolatu du azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean ospatuko dena, La Magdalena aretoan (Santander).

Informazio gehiagorako ikusi egitaraua.

Orrialdea 1/3

Suscribete a nuestro boletín
Termino eta baldintzak onartzen dut