Diru laguntzak: garbiketak, faltak sartzea, baso mozketarako tresnak eta inausketarako tresnak
- Landaketen garbiketak (5 urte arte), ongarriketa (nahi izanez gero), faltak sartzea eta baso mozketa eta inausketarako tresnak.
Bizkaiko Foru Aldundiak basogintza arloan emandako diru laguntzak 2007 ekitaldia. Laburpen honek diru laguntzak hartzeko baldintza orokorren, eskariak Bizkaiko Elkartean izapidetzeko epeen, beharrezko agirien, diru laguntzak hartzen dituzten basogintza arloko lan nagusien eta Elkarteak eskualdeetan dituen teknikarien berri ematen du.
Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuak indarrean dagoen legediarekin bat ematen diren laguntzei buruzko informazioa txertatu du web gunean. Honako esteka jarraituz gero, informazio horiei buruz irakur dezakezu.