Albisteak

Nafarroako Rural Kutxaren babesarekin eta Olaberriako udalak antolaturik, hostozabal zuhaitzez osatutako basoen kudeaketari buruzko hitzaldian parte hartu genuen pasadan ostiralean.

Ugaritzen ari dira era honetako basoak Goierriko eskualdean eta gero eta gehiagok hausnartzen dute berauen ezarpena. Baina gehienetan, berauen kudeaketaren oinarriak ez dira ezagutzen. Oinarri horiek azaldu ziren publiko zabal eta anitzari eskainita.

Gipuzkoako Baso Elkartearen eskutik, eskualdean baso mota hauek egun duten banaketa eta azken urteetan izan duten bilakaera aztertu ziren lehenik. Gero, mota honetako basoen ezaugarri garrantzitsuenak aztertu eta horien araberako basogintza oinarri batzuk azaldu ziren Basoa Fundazioaren eskutik. Azkenerako, Gipuzkoako Foru Aldundiak era honetako basogintzak aurrera eramateko eskaintzen dituen diru-laguntzak eta Gipuzkoako Baso Elkarteak eskaintzen dituen jabeentzako laguntzak azaldu ziren.

Behin era honetako basoen kudeaketari buruzko ardatz nagusiak ikusita, jardunaldi praktiko bat eskaintzea proposatu zen. Basogintza mota hau noiz, nola eta zerekin ezarri, basoan bertan azalduko duena. Ekainean izango da, Olaberria bertako lur jabetza batean.

2016 urtean Basoa Fundazioa eta Euskotrenek lankidetza akordio bat sinatu zuten “Zuri esker, jasangarria da Euskotren” ekimenaren baitan, materialeen birziklapena eta zuhaitzen landaketa sustatu aldera. Akordio honen ondorioz, orain, 250 astigar landatu ahal izan dira Besaideko mendian.

Euskotrenek bere egunerokotasunean zerabilzkien bildukin, jomugako adierazgailu eta baztertutako pieza desberdinei bigarren bizi bat eman zien idazteko materialaren edukiak batu ahal izateko edukiontziak Bihurtuz elkartearen bitartez egin eta kudeatzen zituen tren, tranbia, metro eta autobús geltokietan jarriaz.

Era honetara, 2020ko abendu bukaerararte idazteko materiala batzen jardun ondoren, jasotako materiale plastiko guztia (75.000 ale baino gehiago) TerraCycle plastiko birziklapen enpresara eraman eta erabilpen berri baterantz bideratu ahal izan da.

Honi esker, ia 1.000 euroko diru-iturria jaso ahal izan du Basoa Fundazioak Euskal Mendizale Federazioaren jabetzan dagoen Besaide mendi tontorreko lur-sailean zuhaitz landaketa berri bat egiteko.

2003 urtean haritzekin landatuta zen hektarea inguruko lur-sail batean, hutsik gelditutako guneak zuhaitz berriekin landatu dira. Lur-saila guztiz basotu eta aniztasuna ugaritzen lagunduko diotelakoan, nolabaiteko gerizpean hasteko gutxieneko ahalmena duten astigar zuriak (Acer pseudoplatanus) erabili dira.

Landaketa lanak burutzeko (zuhaitzak landatu eta berauentzako babesgarriak jarri) Peñascal Kooperatibako harotzeriako ikasleen lankidetza jaso dugu.

Murgia Bigarren Hezkuntza Institutuko Basoa eta Natura-Ingurunea goi-maila moduluko ikasleekin landa-bisita bat burutu dugu beresiak esagutzeko.

Azken urteotako baso-inbentarioetan zabalduaz dihoan Baso Misto Atlantiarra bezala ere deitutako baso osaketa mota honen berezitasun, arazo eta kudeaketa aukerak bertatik-bertara aztertu ditugu.

Garapen fase eta era desberdinetara kudeatutako guneak bisitatuaz, irakasle eta ikasle, baso mota honen basogintzari buruzko gogoeta jardun aberasgarri batean murgildu ahal izan dira.

Basoa Fundazioak zerbitzu ekosistemikoengatiko ordainketei buruzko jardunaldi batean parte hartuko du. Helburua, basoek sortzen dituzten produktuak eta zerbitzuak ezagutaraztea, horiek sortzen dituen basoaren kuedatzailea ezagutzea eta horiek baloratzeko moduak aztertzea da.

Enkarterri eskualde bizkaitarreko Landa Garapen Elkarteak (Enkarterrialde) antolatutako jardunaldi hau, Zalla herriko El Longar aretoan burutuko da urtarrilaren 19an (asteazkena) arratzaldeko 17:30etatik 19:30era.

Jardunaldiaren sarrera bezala, Baskegurren bitartez kontzeptu orokorrak lehenengo eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Basoa Fundazioaren eskutik kasu praktikoak ondoren jorratuko dira.

Bukatzeko “Eta Enkarterrin … zer?” gogoetarako atala garatuko da Bizkaiko Foru Aldundia, Baskegur, Basoa Fundazioa eta Bizkaiko Basogintza Elkarteak parte hartuko duten mahai-inguru bat osatuaz.

Izena emateko

Azaroaren 29an, Gipuzkoako Orexa herriko ostatuan, Basoa Fundazioko Patronatuaren partaideak berrizteko ezohiko bilera burutu dugu. Orain artean gurekin jardun diren Jose Manuel Oria eta Jorge Askasibar Patronatutik irten dira Nuria Perera eta Jone Maioz ordezko etorriko zaizkigularik.

Ordezko emakume biak, urte askoan baso alorrean diarduten baso teknikariak dira. Jonek Gipuzkoako baso kudeaketa sakon esagutzen du eta Nuriak Bizkaia naiz Arabakoa. Beraien ekarpenak interes handikoak izango zaizkigu aurrerantzeko gure jardunaldi eta ekimenetan.

Jorge Askasibarrek, azken uneko kontuak tarteko, ezin izan zuen jardunaldira bertaratu. Hasiera-hasieratik Patronatuko partaide eta fundazioko lehendakari izan denak, oraindik ere ohorezko gonbidatu giza gurekin hartu-emanean jarraituko du. Aurrerantzean, bere lehendakaritza kargua, lehenagotik ere patronatuko partaide zen Juan Ramon Muruak hartuko du. Gure lehendakari berriak, alor sozioekonomikoan ikerketa eta argitarapen ugariak ditu, beharrezkoak zaizkigun jakituria eta esperientzia.

Era berean, Patronatuko idazkari giza horren luzaro  aritu den Jose Manuel Oriari, bere kargua utzi duen honetan, oroigarri bat eskainiaz esker onak adierazi nahi izan genizkion. Bere jakituria eta baso kuedaketarekiko zaletasuna faltan botako ditugu.

Basoa Fundazioko ordezkaritzak Bas.o.s. elkarteak Gernikan altulatutako mahai-inguru batean parte hartuko du. Ikuspegi desberdinak jorra ditzazketen 4 hizlariren artean, lurraldean ezar daitezkeen basogintza eta egurgintza eredu posible desberdinei buruz jardungo da.

Herria: Gernika

Tokia: Lizeo antzokia

Ordua: 19:00

Sarrera: librea baina aforo mugatuarekin

Suscribete a nuestro boletín
Termino eta baldintzak onartzen dut