Basoa Fundazioak SINCERE proiektua Berriatuako eremu pilotuan garatzeko eratutako lantaldean parte hartzen du.

Basoek eskaintzen dituzten zerbitzu ekosistemikoak bermatzen eta baloratzen dituzten politika berritzaileak bultzatu nahi dituen Europako proiektu bat da SINCERE. Horizonte 2020 finantziazio-ildoaren barruan dago, eta EB osoan (baita Errusia eta Perun ere) sakabanatuta dituen 11 azterketa-kasuen artean, Bizkaiko Foru Aldundia buru duena dago.

Lan-talde hori eremu pilotuan (Bizkaiko Berriatua udalerriko eta ia guztiz baso diren bi azpiarro, nundik horniketa-urak jasotzen diren eta nun tokiko biztanleek bisitaldi asko egiten dituzten) zuraren ekoizpena, basoa-ura erlazioa eta paisaiari buruzko pertzepzioa eta gogoetak aztertu ahal izateko sortu da. Ikerketa-kasuaren sustatzaileak (Bizkaiko Foru Aldundia), Euskal Herriko Unibertsitate Publikoko (EHU/UPV) eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko (UPV) ikertzaileek, Berriatuko Goikolau Kultur Elkarteko kideek, Asociación de Selvicultores del Sur de Europa (USSE), Bizkaiko Basogintza elkarteko eta Basoa Fundazioko ordezkari teknikoek osatzen dute.

Proiektuaren egutegian ezarritako zeregin eta hitzorduen barruan, 4. (eta azken) MAG meeting egin da (ezarpena egingo den eremuan dauden eskualdeko interes-talde guztien arteko bilerak). Bertan, lehen emaitzak aurkeztu eta lehen interpretazioak eztabaidatu dira.