Basoa Fundazioaren eginkizuna izango da:
• Mendietan zuhaitzak jartzea, eta horien mantentze-lana eta hobekuntza.
• Basoetako kudeaketa jasangarria sustatzea.
• Ingurugiroarekiko sentiberatasunarekin lotura duen basoetako inbertsioa batzea.
Bestalde, helburu zehatzagoak ere baditu:
Bertan behera uzteko arriskuan dauden basoak berreskuratzea.
• Terrenoak erostea edo jabeekin hitzarmenak prestatzea, baso horietako mantentze-lanetarako beharrezko diren lanak gauzatzeko.
• Baso antolaketaren aitzindari izatea, horretarako ikastaroak antolatuko dira eta kudeaketa-planak prestatuko dira, azken hauek banakakoak edo taldeentzat izanik
• Ekoizpenera erabat bideratuta dauden inguruneak eta helburu nagusia zainketa duten inguruak bereiztea.
• Egurraren erabilera sustatzea eta produktu ekologiko horren hornidura ziurtatzea.
• Gizarte-eragile desberdinen partehartzea bultzatzea lan horiek egiteko beharrezkoa den finantzaketan.
• Basoek eskaintzen dituzten eta jabeek horiengan inolako nagusitasunik ez duten ondasun publikoen konpentsazioa bultzatzea: basoek dituzten eginkizun ekologiko eta sozialak.
• Basoak garrantzi handikoak direla gizarteari jakinaraztea.
Helburu horiek lortzeko asmoz sortu da Basoa. Basoetako arazoak eta horietan dauden premiak zuzenean ezagutzen dituen Fundazio honek gizarte guztiari jakinarazi nahi dio basoek gure herrialdean duten eginkizun ekologiko, kultural eta ekonomikoa garrantzi handikoa dela benetan.