“Besaide Egokitzea” izeneko proiektu fundatzailea Euskal Mendizale Federakundearen jabetzako mendietan gauzatu da eta horretarako lankidetza-hitzarmena sinatu zen.

Proiektu fundatzaile honen helburua: gailurraren inguruan 12,74 hektareako baso-hobekuntza egitea, euskal mendizaleek ospakizunetarako eta elkartzeko duten lekua bateragarri eginez, horretarako ingurune naturala babestu egin da eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa bultzatu da. Basoa berritzeko lan horretarako bertako zuhaitzak erabili dira: 12.500 zuhaitz txiki (urkia, lizarra, pagoa eta bi motatako haritza).

Azalera guztiko landaketa hiru fasetan egin da eta bigarren eta hirugarren urtetan aurreko urteetan landatutakoen mantentze-lanak egin dira.