LIFE Aiako Harria proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiak sustatu du, baina beste udal eta erakundeen laguntza ere badu.

Proiektuaren helburu nagusia da interes komunitarioko habitat naturalak, pagadi azidofiloak eta harizti galaikoportugesak, kontserbatzea eta lehengoratzea, nagusiki baso-izaera duen espazio batean. Gainera, baso-ekosistemen, ibai-ekosistemen eta intereseko espezieen ekosistemen kudeaketa integrala bilatzen lagundu  da, Natura 2000 Sareko helburuak bermatuz. Aurrekontu osoa 2.260.318 eurokoa izan da. %50 Europar Batasunak finantzatu du eta beste %50 onuradun, bazkide eta proiektuaren kofinantzatzaileen artean banatu da.

Proiektuak 4 urteko iraupena izan du, 2005eko urriaren 1etik 2009ko irailaren 30 arte.

Aiako Harria GKLren deskribapena

Proiektuaren fitxa teknikoa. Zergatik LIFE-Natura proiektu hau?

Aurreikusitako ekintzak

Espero diren emaitzak