Atexabaletan Udaletxearen jabetza den eta 11.620 metro karratu dituen lursail bat dago, non aspalditik baso espezie ezberdinak landatzen joan diren eta gaur sortu den zuhaizti horri balioa eman nahi zaion. Horretarako, garbiketa bat, soberan dauden zuhaitzak kentzea eta besteengan jatorri zientifiko eta ezagunaren araberako seinalizazio bat jartzea beharrezkoa izango da, Iturriondo izeneko parkea sortuz.

Era berean, Udaletxeak bidexka baten zabaltzea eta bide-zoruketari ekin nahi dio parkea bidegorri batera lotuta egon dadin, Aretxabaleta eta Urkuluko urtegia konektatzeko eta era horretan Iturriondo parkea integraturik izango duen zirkuitu bat sortuz.