Basogintza Informazioa

Larizio Pinua

Baso-berritzeetan larizio azpiespeziea den mendi- pinuaren erabilera, altitudean Intsignis pinua eta lurzoru elkor, lehor edo sakontasun gutxiagoetan Douglas izeia ordezkatzeko irtenbide izugarria da. Beraz bere kokapena aipatu espezieak hain produktiboak gertatzen ez diren lur sailetan ematen da, batez ere 500 metrotik gorako altitudean eta gune eguzkitsuetan.

Atxekitutako dokumentua ikusi

Intsignis Pinua

Intsignis Pinua, gure lurraldean hedadura gehien hartzen duen espeziea da eta bere ekoizpen altua kontuan izanik baso-berritzea aurrera eramaterakoan basojabeek gehien erabiltzen dutena da.

Atxekitutako dokumentua ikusi

Pagoa

Pagoa (Fagus Syivatica) 500 metrotik gora kokatzen da, laiotz eta lanbro ugariko hezetasun guneetan, baina hizotz berantiarrekiko sentsiblea denez haranetako sakonuneetatik alde egiten du. Lurzoruaren jatorriarekiko axolagabea da, hezetasun edafikoa mantendu eta putzurik agertzen ez den bitartean behintzat.

Atxekitutako dokumentua ikusi

Lawson Altzifrea

Chamaecyparis lawsonianak alboetako babes garrantzitsua behar du beti, ondorioz Hektareako 3.000 oin inguruko baso-berritze sendoetatik abiatzea eskatzen du; masa Hektareako 600 oin ingurura bideratuz pixkanaka orekatuz joaten da, 60. urtean mozteko.

Atxekitutako dokumentua ikusi

Alertze Japoniarra

Larix Kaempferi, gure lurraldean erabiltzen direnetatik azikulak erortzen zaizkion konifero bakarra den honek, gaztaroan hazkunde azkarra aurkezten du eta lurzorua belardi bihurtzeko berezitasuna du, baso-artzantza aprobetxamendu bikoitz batekiko baikor egiten duelarik.

Atxekitutako dokumentua ikusi
Suscribete a nuestro boletín
Termino eta baldintzak onartzen dut