Bizkaia Legegintza

10/1998 F.A. PFEZ

Norberak zergak ordaindu beharra bakarrik arautzen du; hau da, egoiliartzat hartzen direnen errenta kargatzen duen zerga pertsonala arautzen du. Horrenbestez, egoiliarrak ez direnen zergak aldatzen ez diren bitartean, subjektu pasibo horiei egun aplikatu beharreko xedapenek indarrean jarraitzen dute.
Ikusi

3/1996 F.D. Baso aprobetxamenduen kubikazioari buruzkoa

Katalogatu gabeko herri basoetako eta babesleak ez diren norbanakoen basoetako baso aprobetxamenduek Nekazaritza Sailaren aurretiazko baimenaren behar dute; aprobetxamenduaren berezko eragiketen
burutzapen zuzena ahalbidetzen duten baldintza teknikoak eta zuhaitzen birsorketa errazteko beharrezko neurriak zehaztea sail horri dagozkio. Baimenean aurretiaz apeatu behar diren zuhaitzak zeintzuk diren adierazi eta aprobetxamenduaren azken arauketa egin behar dela aipatu ahal izango da.

Ikusi

7/1994 F.A. BEZ

Nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide berezia aplikatu behar zaie nekazaritzako, basogintzako, abeltzaintzako eta arrantzako ustiapenen jabeei.
Ikusi
Suscribete a nuestro boletín
Termino eta baldintzak onartzen dut