Basoak egokiro kudeatzeko, beharrezkoa da lurralde historikoan lantzen diren basogintzako ustiapenen kopuruaren berri ahal bezain ondo izatea, mendiek duten ekoizteko ahalmena iraunarazi, kontserbatu eta hobetzeko oinarrizko helburuak betetze aldera. Horretarako, basogintzako ustiapena sortzeko eskaria kubikazioari buruzko txostenaz osatzea komeni da; ildo horretan, ofizialki onartutako tasatzaileak egin behar du txostena, sortu beharreko ustiapenaren kopuru erreala egiaztatuko duena.
Ikusi