Arabako Aldundiak Foru Dekretu bat onetsi du eta horrek barne hartzen du, baso jarduerarako estimazio zuzeneko metodoaren mota sinplifikatua aplikagarri duten zergadunen kasuan aplikatu beharreko gastu kengarrien artean, kalifikatu eta kuantifikatutako sarreren % 90.

Oso zaila denez gastu kengarriak baloratzea, gastu kengarri horiek sarrerei % 90eko portzentajea aplikatuz zenbatuko dira, jarduerari atxikitako ondare elementuen ondoriozko irabaziak eta galerak izan ezik. Cynthia ziklogenesi txundigarriaren ondorioz egin diren eta Nekazaritza Foru Sailak baimendu dituen mozketen etekinei soilik aplikatuko zaie.

2011/01/04

Informazio iturria: infoARABA