2018ko baso laguntzen Oinarri Arautzaileak eta Deialdia Apirilaren 16ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da. Laguntza eskatzeko epea Ekainaren 29an amaitzen da. 15 Neurria (Baso-ingurumeneko zerbitzuak, klima zerbitzuak eta basoen zaintza) eskatzeko epea aldiz Apirilaren 30ean amaitzen da.

Laguntza Planetik azpimarratzen ditugu:

-         Diru laguntza jaso eta laguntzari uko egin dioten onuradunek, inbertsio bererako laguntza eskatzeko eskubidea galduko dute, hasierako eskaeratik gutxienez, 3 deialdi igaro arte, halabeharrezko edo behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik. Irizpide bera erabiliko da diru laguntzari uko egin ez dioten arren, diru laguntza esleitzerakoan adierazitako aurrekontu ekitaldiaren barruan onartutako inbertsioak egin ez dituzten onuradunekin. 

-         Izurriteak, haizeteak, eta abar, kaltetutako basoek erabat bota beharrekoak direla baieztatu ezkero, jasoko den dirulaguntza kaltetutako basoaren adinaren arabera izango da, gehienez 3.000 €/ha.ko izango delarik. Laguntza hau, bi urte baino lehen egingo den ondorengo landaketari lotuta dago eta landaketa %90ean lagunduko da.

  1. Eukaliptoarekin landatu ezkero, landaketa bera ez da diruz lagunduko baino mantentzen da erabat botatzearen dirulaguntza, azken hau kaltetutako basoaren adinaren arabera izango delarik.
  2. Erabilera aldaketa balego (baso erabileratik nekazal erabilerara), Administrazioak onartu behar du erabilera aldaketa hau. Erabat botatzearen dirulaguntza mantenduko da eta kaltetutako basoaren adinaren arabera izango da.

-         40 urtetik gorako pinudien mozketetan:

  1. Dirulaguntza eskatzean pinudia erabat moztuta egongo da eta 2017ko maiatzaren 10a ondorengo mozketei laguntzen die.
  2. Gehieneko dirulaguntza 2.000 €/ha.ko da. Kopuru honetatik %50a mozketa egin ondoren ordainduko da eta beste %50a, landaketa egiterakoan edo erabilera aldaketa egiterakoan. Neurri honetara bideratutako diru kopurua eskaera guztien artean banatuko da.
  3. Landaketa edo erabilera aldaketa mozketa egin eta hurrengo landatze kanpainan egin beharko da. Eukaliptoa bada landatzen dena dirulaguntza hau mantentzen da naiz eta eukaliptoaren landaketa bera ez lagundu.

2018ko baso laguntzak ikusteko