Urkiolako Parke Naturalak, ekialderagoko Aramaiotik mendebalderagoko Arratiararte, haitz, larre eta basoz osatutako goi mendi ekosistemak batzen ditu.Basoa Fundazioak, ingurune horretan, Anbotoko mendilerroan kokatutako Larrano inguruan, lekuko lur-jabeekin elkarlanean, klima aldaketaren aurrean ekosistemok hobeto egokitzen laguntzeko proiektua diseinatu eta gauzatu du.
Orain, parkeko eremu zabaleko biztanleriari proiektu hori azaldu eta zabaldu nahian, bedorreri buruzko film dokumental baten emanaldia eskaini nahi du.Goi mendietako jabetzak, klima aldaketa, berau ekiditen duen karbonoaren metatzea, bertako zuhaitz eta zuhaixken ekoizpen eta landaketa bezalako gaiak jorratzen dituen filma eskaini, eta ondoren, gai horiei buruzko zalantza eta argibideak luzatzeko, hartu-eman tartea zabaldu.
Urtarrilak 28, arratzaldeko 18:00etan, Aramaioko kultur etxean eta urtarrilak 29, arratzaldeko 19:00etan, Igorreko kultur etxean, interesa izan dezakeen edonori zuzendua eta debaldeko sarrera irekiarekin.