Gaur egungo gizartea, bere ohiturak, joerak eta balioak, aldatzen ari dira. Gaur egun, zalantzan daude baso-jabetzaren belaunaldi-aldaketa, baso-ekoizpenaren praktika eta basoek eskaintzen dituzten zerbitzu batzuk (egurra eta abar) merkaturatzeko aukera. Ez da nahi, ezin da, edo ez da uzten. Horren aurrean, irtenbide bat jabeen artean elkartzea izan liteke. Elkarrekin eta modu delegatuan kudeatu eta merkaturatzea.
Hau ez da kontu berria. Badugu aurreko kasuen berri, bai denboran naiz espazioan banatuak, nun aukera honi ekin zaion. Horietako batzuk aztertuko ditugu.
2020ko Urriaren 23an (ostirala), BASOA FUNDAZIOAK antolaturiko jardunaldi hau ospatuko da "Baso kudeaketaren zaintza bateratua", soreasu zinema aretoan, Azpeitian (Gipuzkoa).