Basogintza lehen sektorearen parte izanik, Bizkaiko Basogintza Elkarteak bat egingo du Bizkaiko lehen sektorea aldarrikatzeko 2022ko urtarrilaren 21ean Bilboko Arriaga Antzokian egingo den ekitaldiarekin.

Gure Elkarteak kontzentrazio hori baliatu nahi du helburu nagusiarekin: gizarteak, oro har, lehen sektorearen parte aktiboa den basogintza-sektore bat dagoela onartzea eta balioestea. Sektore hori funtsezkoa eta iraunkorra da, eta, parte handi batean, Bizkaiko baso-jabetza pribatuak kudeatzen du; zehazki, zuhaitzen baso-azaleraren % 75 lurraldeko familiek kudeatzen dute.

Horregatik, Bizkaiko Basogintza Elkartetik elkarretaratze honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Erakundeen komunikatu orokorra.