325 bazkidek eman dute botua Azpeitian egindako elkartearen XXXVII. Ohiko Batzar Orokorrean

Julian Unanue Bereziartua azpeitiarra da Gipuzkoako Baso Elkarteko lehendakari berria eta Juan Carlos Berraondoren tokia hartuko du datozen lau urteetarako.

Unanuek (Azpeitia, 1948) igande honetan ospatu den elkarteko Ohiko Batzar Orokorrean egin diren lehendaritzarako hauteskundeak irabazi ditu.

Batzarrera, ia 240 bazkide bertaratu dira eta guztira, botu delegatuak kontuan hartuta, 325ek hartu dute hitza beren botuak emanez.

Julian Unanue Bereziartuak 285 boto eskuratu ditu guztira eta Xabier Zubiaurre Ondarra (Mendaro, 1974) hautagaiak beste 41.

Gipuzkoa1.jpg

Gipuzkoa2