Lea-Artibaiko Berriatua herrian kasu-azterketa garatu duen SINCERE Europar proiektuari buruzko dokumentala eskainiko dugu eskualde honetako Landa Garapen Elkartearen egoitzan.

Bizkaiko Foru Aldundiak zuzendutako proiektu honetan, Bizkaiko baso kudeatzaileei egurra, ura eta paisaiaren eskaintzak nola konpentsatu aztertu da azken lau urteotan.

Orain, 51 minutuz, gaztelera eta euskara (gaztelerara itzulitako azpitituluekin) hizkuntzetan, proiektu hau eskualdean nola garatu den azaltzen du Basoa Fundazioak ekoiztutako dokumental honek.

  • Urriak 4
  • 12:00etan
  • Markina – Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Guneko auditorioan (2. solairua)

Sarrera libre eta dohainekoa.

Zatozte, ez zarete damutuko !      

Kartela