Berriak

Euskadiko zur-industriaren zati handi batek hitzarmen bat sinatu du Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioarekin, bazkideen artean pinus generoko baso-landaketa sustatzeko.
Akordio honi atxikita dauden enpresak honako hauek dira: Ebaki XXI, Central Forestal, Etorki, Egoin, Lana, Maderas de Llodio, Astigarraga Kit Line, Maderas Aguirre, Maderas Gallastegui, Maderas Torresar, Maderas Echeari y Zubialde . Haien konpromisua 2021eko azaroaren 1etik egin diren mota honetako plantazioen zati bat finantzatzea da.


Neurri horri heltzeko, dagokion Lurralde Elkartearekin jarri behar da harremanetan. Bertan informazioa zabalduko da eta beharrezko dokumentazioa bilduko dira.

Ikusi liburuxka

Maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean egingo diren Bizkaiko Basogintza Elkarteko Eskualdeko Batzarretarako deia egiten zaie bazkideei. Bertan, gure Elkartearen jarduerak zehaztuko dira eta basogintzako gaurkotasuneko gaiak jorratuko dira. Datak, ordutegiak eta lekuak ondorengo taulan zehazten dira.

Comarc

Bestalde, 2022ko ekainaren 18an, larunbata, Bizkaiko Basogintza Elkartearen XXXIX. Batzar Orokorra egingo da Derioko Seminarioan, 10: 30etatik aurrera.

Horri buruzko informazio guztia bazkide guztiei iritsiko zaizue posta arruntaren bidez.

Orrialdea 8/209

Suscribete a nuestro boletín
Termino eta baldintzak onartzen dut