Berriak

Basoa Fundaziotik lankidetzarako hitzarmena sinatu berri dugu Nafarroako Rural Kutxarekin. Urtean-urtean berritu asmo duen ekimen honek, basogintzan heziketa jarduerak eta baso jabeekin baso lan proiektuak burutzea ditu helburu.

Landa ingurunean basoa kudeatzen jarraitzeak duen garrantzia islatzen duen hitzarmen honek, basoak gizarteari eskaintzen dizkion onuretaz jabetu, basogintza eredu berriak zabaldu, baso lanen burutzeak hobetu eta baso jabeei ostopo posibleak gainditzen laguntzea ekarriko ditu.

Euskal Autonomia Erkidegora zabalduko den hitzarmen honi jarraituta, euskal gizartearen atal desberdinetara heldu nahi da: eskola mailako ikasleak, baso jabeak, basoa kudeatzen duten profesionalak, administrazioetako ordezkariak edota basoek eskainitako onura jasoko duten publiko orokorra.

EAEko hiru basogintza-elkarteek 3.500 jabe biltzen dituzte. Gizarteak mendiarekin duen lotura gero eta handiagoa ikusita, duela 20 urte Basoa Fundazioa sortzea erabaki zuten, gizarte-sentsibilizazioko eta baso-kudeatzaileei laguntzeko lanak egiten dituena. Aitor Oraindia zuzendari teknikoarekin hitz egin dugu.

Irakurri gehiago

COSE baso-jabeen erakundeak, prentsa-ohar honen bidez, bere iritzia eman du Ministroen Kontseiluak atzo onartutako baso-programaren erreformari buruz. Onarpen hori, bere ustez, ahots gehiago kontuan hartu beharko zukeen eta basogintza-sektore pribatuaren laguntzarekin egin beharko zatekeen, Espainiako baso-lurraldearen % 70aren jabe baita. Eta sektorearen eskaerei erantzutea, bere berezitasunekin bat datorren fiskalitate berri batekin.

Irakurri prentsa oharra

Orrialdea 13/230