Berriak

Aurtengo Basoen Nazioarteko Egunaren ospakizunen baitan, Basoa Fundaziotik jardunaldi berri bat antolatu dugu. Datorren martxoaren 25ean izango da, Orexako udal aretoan (Gipuzkoa) goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:45 bitarte. Aurten jorratuko dugun gaia, Basoak, klima aldaketa eta berauen kudeaketa izango da (mezu honi lotuta jardunaldiaren kartela).

Lehenengo, jorratuko den gaian oinarri izango zaizkigunak ikusi eta hausnartzeko (klima aldaketa nola irudikatzen den, zein eragin izan dezakeen gure bizitzetan, nola atontzen gabiltzan bere aurrean …) film luze dokumental bat eskainiko dugu. Ondoren, jakintzagai desberdinetatik datozen hiru ikerlari adituri esker, gai honek basoekin lotuta dituen atal desberdinetan sakonduko gara.

Filma, bertatik-bertara zatoztenek soilik ikusi ahal izango baduzue ere, hiru adituen arteko solasaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izango duzue. Parte hartzea denoi zabaldua badago ere, bertatik-bertara etortzea nahiko zenutenek, izena eman beharko duzue lehenago.

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago jaso eta izena emateko, sar zaitez hemen.

Zatozte, ez zarete damutuko !

Orrialdea 14/210