Berriak

Maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean egingo diren Bizkaiko Basogintza Elkarteko Eskualdeko Batzarretarako deia egiten zaie bazkideei. Bertan, gure Elkartearen jarduerak zehaztuko dira eta basogintzako gaurkotasuneko gaiak jorratuko dira. Datak, ordutegiak eta lekuak ondorengo taulan zehazten dira.

Comarc

Bestalde, 2022ko ekainaren 18an, larunbata, Bizkaiko Basogintza Elkartearen XXXIX. Batzar Orokorra egingo da Derioko Seminarioan, 10: 30etatik aurrera.

Horri buruzko informazio guztia bazkide guztiei iritsiko zaizue posta arruntaren bidez.

Arabako Basogintza Elkarteak Amurrion, maiatzaren 14an, egindako Batzar Nagusiak erabaki du Amurrion jaiotako Maria Jesus Solaun izendatzea elkarteko lehendakari berri. Horrela, Iñigo Minguezen lekukoa jaso du, berak eskatuta kargua utzi baitu, 8 urtez elkartearen buru izan ondoren.
Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiogu Iñigok urte hauetan elkartearen lehendakaritzan eta Zuzendaritza Batzordeko kide gisa 2005etik Amurrioko Udalaren ordezkari gisa egin duen lanagatik; izan ere, bere lana, profesionaltasuna eta inplikazioa funtsezkoak izan dira elkarteak urte hauetan izan duen bilakaerarako.
Era berean, zorionak eman nahi dizkiogu gure lehendakari berriari bere izendapenagatik eta hasi berri den agintaldi berrirako gure desiorik hoberenengatik.

Orrialdea 16/216