Berriak

Gaur, 2022ko apirilaren 27an, apirilaren 13ko 2/2022 FORU ARAUA argitaratu da BAOn, mendiei eta naturagune babestuen administrazioari buruzko ekainaren 2ko 3/1994 Foru Araua aldatzen duena.

2022ko apirilaren 28an jarriko da indarrean, eta xedapen gehigarri berri bat gehituko da Eucalyptus generoko espezieak dituzten birpopulaketei buruz. Xedapen gehigarri horretan, Eukaliptoarekin landaketa berriak egitea debekatzen da, 2025eko abenduaren 31ra arte.

Albiste honen oinean araudi osoaren argitalpena erantsi da; hala ere, edozein zalantza argitzeko, jar zaitezkete harremanetan Bizkaiko Basogintza Elkartearekin, ohiko bideak erabiliz.

Gure erakundeak aipatutako araudia egiteko fase guztietan parte hartu du, eta horren aurka gaudela erakutsi eta argudiatu dugu. Beraz, ildo horretan lan egiten jarraituko dugu, baso-jabetzaren interesak urra ez daitezen.

IKUSI ARAUDIA

Orrialdea 17/216