Gaur egun, Portugalgo, Asturiasko, Nafarroako, Kataluniako, Poitou-Charentesko, Italiako eta Greziako basogileak biltzen ditu, besteak beste, eta antolatu izanaren helburua 20 milioi hektarea mendi bateratu, basoetako ondarea kontserbatu, basoak iraunkortasuna bermatzeko moduan landu eta landa eremuko enpleguaren garapen orekatua bermatzea da. Bisitatu
PEFC Kontseiluak Espainian egiaztagiria banatzeko erakundetzat onartu du, eta irabazi asmorik gabekoa da. Espainia osoan eta sektorean aritzen diren elkarteek eta basoen kudeaketa jasangarrian interesa duten baso ekoizleek, industrialariek, merkatariek, kontsumitzaileek eta GKEek har dezakete parte bertan. Bisitatu
FAOko (Nekazaritzako eta Elikadurako Nazio Batuen Erakundeko) Mendi Sailaren Interneteko web guneak milaka informazio orri, basoekin lotuta dauden FAOren datu base guztietan sartzeko aukera, herrialdeen profil xeheak eta basogintza alderdi guztiei buruzko dokumentuetarako estekak eskaintzen ditu. Bisitatu
PEFC Kontseilua (basogintza arloko egiaztagirien eskemak onartzeko programa) erakunde independentea da, irabazi asmorik gabekoa eta gobernuz kanpokoa, 1999. urtean sortu zena, egiaztagirien bitartez, basoen kudeaketa jasangarria sustatzeko Bisitatu
NEIKER -Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea- Eusko Jaurlaritzaren enpresa publikoa da, eta Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita dago. NEIKERrek batez ere bi jarduera nagusi ditu: alde batetik, I+Gko proiektuak eta ikerlanak garatzea, eta, bestetik, zerbitzu teknikoak eman eta laborategiko analisiak egin lehen sektorerako eta Nekazaritzako Elikagaiak Eraldatzeko Industriarako. Bisitatu