Herrialdea Araba
Basoak mantendu, hobetu eta garatzeko laguntzak jasotzeko eskariak ostiraletan izapidetzen dira, Elkartearen egoitzan (Amurrion), 2005eko urriaren 1etik 2006ko martxoaren 1era bitartean. Honako agiri hauek behar dira:
- NANren fotokopia.
- bankuko datuak.
- katastroko onibarren zerrenda.
- katastroko plano eguneratuak.
Halaber, gogoan izan beharra dago eskariak lanak egiten hasi aurretik aurkeztu behar direla.
OHARRA: inbertsioak norberak egindako lanen inguruko egiaztagirien eta fakturen bitartez justifikatzerakoan (Onespenezko Foru Agindua jaso ostean), Ogasunari egin beharreko ordainketak egunean daudelako egiaztagiria aurkeztu behar da.