Bazkideek heziketa arloan egiten duten eskariari erantzute aldera, hainbat jarduera egin zen joan den ekainean; besteak beste, nabarmentzekoak dira Basogintza Arloko Egiaztapen Sistemaren bilakaerari eta Euskadiko Basogintzaren Kudeaketa Jasangarriaren egungo egoerari buruzko hitzaldia, Nafarroara egindako bidaia eta mendian GPS sistema erabiltzeari buruzko ikastaroa.