Datorren Maiatzaren 20an, Igandean, goizeko 10etan lehenengo konbokatorian, eta 11etan bigarrenean, Derioko Nekazal Eskolan (Arteaga auzoan), Urteko Batzar Nagusi ospatuko da.
Gai zerrenda hurrengo hau izango da:
1.- 2006ko Ekainaren 18an egindako Batzar Nagusiko akta agiriaren irakurketa eta, bidezkoa bada, onartzea.
2.- 2006 urtean gure elkarteak egindako ekintzen azalpena.
3.- 2006ko Abenduaren 31ara egoera balantzea, emaitz kontuaren irakurketa, eta, bidezkoa bada, onartzea.
4.- 2007 urterako Aurrekontuaren irakurketa, eta bidezkoa bada, onartzea.
5.- 2007 urterako ekintzen txostena.
6.- Itaun-eskariak
7.- Baso bidaiaren zozketa.
Batzarra amaitu eta gero, bazkari bat ospatuko dogu eta parte hartzeko, baieztatu beharko da Maiatzaren 17a baino lehen.