ogoratzen dizuegu Bizkaiko Foru Aldundiak, bere Nekazaritza Sailaren bitartez, laguntza gehigarrien lerro bat onartu berri duela, Bizkaian pinu radiataren merkatuan eragiteko eta azken mozketa adinean dauden pinu radiataren baso-azalerak zutik jarraitzea saihesteko.
1.- Baso Laguntza Planaren aldaketa
2008ko apirilak 30 baino lehen radiata pinuarekin egiten diren espezie bereko azken mozketaren aprobetxamendua egin direneko azaleren gaineko baso berritzeek, 2006ko urtarrilak 1-tik abenduak 31-rate eskatutako eta emandako mozketa baimenean anparatutakoak, %15eko subentzio gehigarri bat izango dute %50eko subentzio totala lortuz.
2.- Koniferen azken mozketen aprobetxamendurako moduluaren murriztea 2006-rako.
2006.urterako, konifero basoen azken mozketek, etekin garbiaren %50eko murrizketa izango dute eta errentaren aitorpenerako egiaztagiri bezala 2006. urtean lortutako mozketetarako baimenen ebazpenak nahikoak izango dira.