Joan den uztailean, Bizkaiko eta Arabako basoen 80 jabek Pirinio Atlantikoetako Zur Ekoizleen Kooperatiba bisitatu zuten, bazkideek urtero basogintza arloan egiten duten bidaiaren harira. Ipar Euskal Herrian izan ziren, hain zuzen ere, Barrendi inguruan, Domintxainen (Zuberoan). 12 hektareako mendia bisitatu zuten, hainbat hostozabal (pago, haritz, tulipa arbola, intxaurrondo eta gereziondo) sail dituena, eta Kooperatibako teknikari Jean Marie Urrutibehetyk eta Sebastián Rospidek euren mendietan espezie horiek lantzen dituzten modua zehatz-mehatz azaldu eta gure galdera guztiak adeitasunez erantzun zituzten. Jarraian, anaiarteko bazkaria egin zen.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Rene Arriori bilera hau ahalbidetzeagatik; nolanahi ere, Elkarteko kideek bisita itzultzera gonbidatu zituzten Kooperatibako kideak.