Presako Berriak

Basogintza subentzioetarako epeak 2007

Subentzioak eskatzeko epea zabaldu da. Bizkaiko Basogintza Elkartean batuko dira hauek tramitatzeko espedienteak.

Basurde eta orkatzei buruzko kontrolerako neurriak

483/2006 Foru Agindua onartu berri da, zeinen bitartez Bizkaiko lurralde historikoan basurde eta orkatzei buruzko espezietan kontrolerako neurriak ezartzen diren, eta zeinek zuzenean ukitzen gaituen baso jabe bezala. Zeren eta bere 5. Artikuluan, partzela haietan non nekazaritza edo baso berritzetan nolabaiteko kalteak egon direla egiaztatzen den, zinegetika faunaren ehiza baimentzen du “modalidad de espera” delakoan, jabeen partetik egindakoak eta ukitutako baso berritze eta landaketen barruan egindakoak barne. B.O.B. 194 zk, 2006ko urriak 10).

Ohiko Batzar Nagusia

Bizkaiko Basogintza Elkarteak pasan ekainak 18an Ohiko Batzar Nagusia ospatu zuen Derioko Nekazaritza Eskolan. Batzar horretan Elkartearen azken urteko jarduera birpasatu zen, baita kontuen egoera eta aurrekontuak onartu ziren; eta ekitaldi berrirako helburuak ezarri ziren. Bestaldetik, aparteko Batzar Nagusiaren deialdirako, Elkartearen estatutu sozialen berriztatze eta gaurkotzearen onarpena egin zen. Azkenik, Elkarte honentzat ekitaldi honetan gauzatzen ari den Plan estrategiko eta Eredu antolatzailearen azalpen txiki bat egin zen.

XXIV Junta Orokorra

Datorren Ekainaren 18an, Igandea, goizeko 10:00etan, lehengo konbokatorioan, eta 11:00 etan, bigarren konbokatorioan, Derioko Nekazal Eskolan (Arteaga Auzoa), ospatuko den Bizkaiko Basogintza Elkartearen Urteko Junta Orokorrera, dei egiten dizuegu.

Basoen jabegoa basogintza laguntzei dagokionez

2006ko apirilak 11 datarekin aldatu egin da Basogintza Laguntzen Plana (BAO 71 zk.), onuradun pertsonaren baldintza benetakotzeari dagokionez. Horregatik, 2006ko uztailak 1-tik 2006ko urriak 20-ra aurkeztu beharreko argitzearen eta lehen eta bigarren inausketaren lanei dagokien subentzio eskaerek, eta etorkizunean egin beharreko inbertsioak egiteko eskaeretarako, aurkeztu beharreko dokumentazioaren artean, basoen jabegoaren titularitatea frogatzeko helburuarekin, eskatzaileek laguntza eskatu den jabegoari dagokion Jabegoaren Erregistroak igorritako `Nota Simple Informativa ´delakoaren kopia bat aurkeztu behar izango dute.
Suscribete a nuestro boletín
Termino eta baldintzak onartzen dut