Baserria Km0 kooperatibak eta Basoa fundazioak elkar hartu dute ‘Arbol bat babestu’ proiektu solidarioa abian jartzeko, zeinaren bidez zuhaitzak landatuko baitira

Bi eragileek baso sartze proiektu bat garatuko dute eta, horren bidez, 3,4 hektarea basotuko baitituzte Valderejoko Parke Naturalean, espezie autoktonoak erabiliz

Gasteiz, 2018ko urriaren 23a.Baserria km0 kooperatibak, zeinak 300 baserritar baino gehiago biltzen baititu, hitzarmena izenpetu du gaur BASOA fundazioarekin, zuhaitzak landatzeko proiektu solidario bat abian jartzeko.Ekintza horren bidez, harri koskortxo bat ekarri nahi da klima aldaketaren aurkako borrokara, eta atmosferako CO2 isuri maila beheratzen lagundu.

“Zuhaitzek onura ugari dakarzkigute: atmosferako CO2 gasa xurgatzen dute, zeina baita klima aldaketaren erantzule diren berotegi efektuko gasetako bat; eta zur forman finkatzen dute, zeina lehengai naturala, berriztagarria eta erabilera eta onura ugarikoa baita.Bioekonomiaren eta ekonomia zirkularraren oinarri den materiala.Zuhaitzek, gainera, oxigenoa askatzen dute atmosferara, eta funtsezko zeregina dute higadura kontrolatzean eta uren erregimen hidrologikoa arautzean.Gure paisaiak, gure airea eta gure errekak eta ibaiak ezagutzen ditugun bezalakoak dira basoei eta haiek lantzeari eta kudeatzeari esker”, azaldu du Patxi Aldasorok, Baserria Km0 kooperatibako zuzendariordeak.

Proiektuaren helburu nagusia landare estalkia lehengoratzea da eta, horretarako, zuhaitz espezie autoktonoak jarriko dira, ahalbidetu dezaten ekosistema baldintza onak izango dituen basoa garatzeko baso dinamika ezartzea.Lehenengo landaketa horretarako, Baserria km0-k eta BASOA fundazioak akordio bat egin dute Valderejoko Administrazio Batzarrarekin, baso sartze proiektu bat gauzatzeko, eta, horri esker, espezie autoktonoak sartuko dira 3,4 hektareako eremu batean Lalastran, Gaubeako udalerrian, Valderejoko Parke Naturalaren barruan.

Egokitze eta baso sartze lanak 2019ko martxo inguruan egingo dira, klimatologia baldintzen arabera.“Behin betiko landaketa eguna eta aurreikusitako eguraldi aldaketen ondoriozko aldaketak Facebook-en eta Baserriakm0.com webgunearen bitartez jakinaraziko dira”, adierazi dute.

Eremu horretan harkaitz irtengune ugari dago, eta lurzorua sakonera txikikoa eta eskasa da (horrek asko mugatzen du proiektuaren diseinatze lana).Litologia kareharrizkoa da eta, beraz, lurzoruak oinarrizko pH-a dauka eta kareharri aktiboa egon daiteke (horra hor kontuan hartu beharreko beste alderdi mugatzaile bat).Duela 30 urte inguru, jardun eremu horretan basoa sartu zen, baina hainbat arrazoi dela eta, landatutakoa ez zen sustraitu. Gaur egun, landa lur hartan arte bakanen bat baino ez dago, zuhaixka espezieko landare txikiren batekin batera.

Kontuan izanik oso sakonera txikiko lurzorua dela, espezie aitzindari eta jan-urriak erabiliko dira, ingurune pobre eta irekietan hazteko gai direnak, eta horiek baso primarioa eratuko dute, zeina gai izango baita lurzorua aberatsago egiteko, higadura gerarazteko eta animalia espezieentzako txoko izateko.

Besteak beste, espezie hauek: abaritza (Quercus coccifera), hego ipurua (Juniperus oxycedrus), ipar ipurua (Juniperus communis) eta Larizio pinua (Pinus nigra subsp. salzmannii).Eta zoru sakonagoko eremuetan, beste espezie batzuk jarriko dira, hala nola artea (Quercus ilex subsp. rotundifolia), erkametza (Quercus faginea), ahuntzadarra (Pistacea teribinthus), gartxua (Phillyrea angustifolia) eta abar.

Proiektu hori kudeatzeko, eragin trukea izango da hiru erakunderen artean, elkarrekin harremanetan baitaude aldebiko akordio adostu eta borondatezkoen bidez.Valderejoko Administrazio Batzarra da lursailaren jabea.Jabetzak berea izaten jarraituko du, baina haren zaintza Basoa fundazioari lagako dio, eta hark gauzatuko ditu zaintza eginkizunak (lanak diseinatu eta gauzatuko ditu).Baserria km0 erakunde finantzatzailea izango da, hau da, proiektua diseinatu eta gauzatzeak eragingo dituen kostu ekonomikoak finantzatuko ditu.

Datozen kanpainetan ere jarraitzeko asmoz sortu da proiektua.Baserria km0 kooperatiban eta BASOA fundazioan aurreikusi dugu aurrera egitea, bai Arabako lurretan bai Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetan, eta uste dugu proiektuak zentzu eta garrantzi handiagoa hartzen duela babesleen laguntza izanez gero.Zuen parte hartzeak egiten du benetan handi proiektua.

NIREA proiektu bat, zeinean denok lagun baitezakegu

Bai Basoa fundazioa bai Baserria Km0 Nirea lankidetza programaren barruan daude, zeinaren xedea baita landa ingurunearen eta itsasertzaren garapen jasangarrian laguntzea, eta horrek Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialari egiten dion ekarpena aintzat hartzea.Horretarako, landako eta hiriko gizarteak berriz lotzea sustatzen du, bai eta enpresen, erakundeen eta euskal gizartearen erantzunkidetasuna ere.

“Arbol bat babestu” proiektua asmo horrekin sortu da eta, hori dela medio, “Nirea Proiektua” aintzatespena jaso du.

“Baserria km0 kooperatibak gonbit egiten dizue nahi duzuen guztioi proiektu honekin bat egitera eta landaketaren babesle izatera”, adierazi du Aldasorok. “Baserria km0 produktuak kontsumitzeari esker, baserriei laguntzen diezue, bai eta ekoizpen modu tradizionalari ere, eta horrek guztiak eragin positiboa dauka gure ingurunea orain ezagutzen dugun moduan mantentzean.Orain, gainera, edozein Baserria km0 produkturen 4 etiketa bidaltzen badituzue, landaketaren babesle ofizialak izango zarete, abian jarriko den baso berri horren babesle ofizialak.Norbanako zein familia moduan babes dezakezue, nahi duzuen bezala”.

Etiketak, datu pertsonalekin edo familia datuekin batera (xehetasunak 1. eranskinean, agiriaren bukaeran), posta arruntez bidal ditzakezue helbide honetara: 99 posta kutxa, 20740 Zestoa.Beste aukera bat ere badago: etiketei argazkiak atera eta, datu pertsonalekin edo familiaren datuekin batera, posta elektronikoz bidaltzea Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, edo WhatsApp bidez 605711844 zenbakira, 2019ko otsailaren 12a baino lehen.

RollUp Apadrina un arbol03 A