Ondorengo egunotan Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko basoen diru laguntzen Foru Dekretua argitaratuko duenez, Bizkaiko Basogintza Elkartea laguntza hauek eskatzeko beharrezkoa den dokumentazioa hartzen hasiko da. 2019ko martxoaren 20a ondoren gure teknikariak zuen esanetara egongo dira zonalde bakoitzeko bulegoetan 8:30tatik 14:00tara, ondorengo laukian jarri dugun bezela eta gaur asteartea 2019ko martxoaren 12tik aurrera Erletxes-eko bulego zentralean, arratsaldez bazkideentzako bakarrik (15:30 - 18:00ra, barikuak izan ezik). 

PREBENTZIOZKO TRATAMENDU FITOSANITARIOA:  Prebentziozko laguntzen artean, "tratamendu fitosanitarioa egitea" dago, non berau egiteko indarrean dagoen araudia errespetatu behar da. Bizkaiko Basogintza Elkartean azalduko zaizue ere tratamendua lekuan bertan egiten denean gaixotasuna kontrolatzeko bete behar diren baldintza espezifikoak.

HURRENGO ZIRKULARRA ETA ESKUALDEKO BATZARRAK: Epe laburrean bidaliko zaizue bazkide guztiei hurrengo zirkularra. 2019ko laguntzei buruz berri emango zaizue eta baita ere hurrengo eskualdeko batzarrei buruz. Batzar hauek apirilaren lenengoatan izango dira. 

ZONALDE BAKOITZEKO BULEGOETAKO ORDUTEGIA: Hurrengo laukian jarri dizuegu subentzio epean teknikariak zonalde bakoitzean egongo diren egunak:

Bulegoak     Egunak                Helbidea
Gernika Astelehena eta Eguaztena Domingo Alegria enparantza
Igorre Astelehena eta Martitzena Udaletxe behea
Durango Eguaztena eta Eguena Ezkurdi enparantza
Markina Eguena eta Barikua Aretxinaga 12
Balmaseda Eguena Correría, 18 bis, 1º
Mungia Barikua Agirre Jauregia- Aita Elorriaga, 1- puerta 3.3