Atxondoko udaletxeko aretoa bete-bete zela, Anbotoko haitzean kokatutako Larrano inguruan, bertako espezie desberdinetako zuhaitz eta zuhaixkekin gauzatutako landaketa baten arira, proiektuko partaideekin egindako erdimetraia aurkeztu genuen.
Emanaldiaren osteko solasaldi luze eta biziak hala erakutsi zuenez, filmak arrera bikaina izan zuen. Eskerrik asko proiektuan parte hartu zenuten guztioi eta aurkezpenera bertaratu zinetenoi.
Laister batean, gure You Tubeko kanalean jarriko dugu edonork nahi duenero ikusteko eran.