Gaur osteguna, 2020ko irailaren 24an, honako agindu hau argitaratu da: "AGINDUA, 2020ko irailaren 2koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez 2020. urterako deialdia egiten baita Urdaibaiko Biosfera erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egiteko laguntzetarako eta dirulaguntzetarako" Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa da, 2020ko irailaren 25etik aurrera eta Bizkaiko Basogintza Elkarteak ohiko bideak  erabiliz eman ahal izango dizue horri buruzko informazio guztia.

Aurrekariak

Lurralde batean babes-figura bat deklaratzen denean, kudeaketan, kasu honetan basogintzan, baldintza batzuk ezartzen dira, gehienak finkaren erabilera tradizionalaren mugak direnak eta kasu askotan, lurraren errentagarritasuna galtzea dakartenak eta ondoriz, balioa galtzea dakartenak.

Babes-figura horiek kudeatzeko araudiek eta dokumentuek konpentsazio ekonomiko batzuk ezartzen dituzte baso-jabeak izango duen errentagarritasun finantzarioaren galeragatik. Hala ere, Bizkaiko Basogintza Elkarteak ikusi izan du, araudiak konpentsazioa jasotzeko jabearen eskubide hori eskatzen badu ere, erakunde eskudunetatik ez dela behar den bultzada ematen ari.

Bestalde, konpentsazio horiek kalkulatzeko erabilitako metodologia ez zela egokia ulertzen genuen, are gehiago balorazio erregelamendu bat dagoelako "1492/2011 Errege Dekretua, urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 34. artikuluan.

Ildo horretan, Bizkaiko Basogintza Elkarteak "baso-lurren erabilera-mugek eta aprobetxamenduek eragindako konpentsazioak kalkulatzeko eredua" landu zuen, eta 2018an amaitu zen.

Kasu honetan, eredua Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren kasuistikara egokitu zen, baina, gure ustez, gainerako babes-figuretan  aplikatu ahal izango litzateke, kontzeptua muga baino lehen eta ondoren balioa kalkutazea bezain sinplea baita, hori bai, Balorazioen Erregelamenduari buruz indarrean dagoen araudia aplikatuz.

Ikusi Bizkaiko Basogintza Elkarteak garatutako konpentsazio-eredua.

Ikusi 2020ko irailaren 2ko Agindua.