Aldundiak 276/2021 Agindua onartu du, Arabako Lurralde Historikoan sua erabiltzea salbuespenez eta aldi baterako debekatzen duena, edozein helburutarako.
Uda-garaian, meteorologikoki, ingurumen-tenperaturak gora egin du, prezipitazioak eta airearen hezetasun-ehunekoak jaitsi egin dira, eta eguzki-orduak gehiago iraun du. Faktore horiek guztiek eragin zuzena dute landarediaren hezetasun-galeran eta landa-inguruneko sute-arriskuaren indizeen igoeran.
Udako hilabeteetan, landa-ingurune horretan giza jarduera handiagoa izateak eragin dezake, baldintza txarretan, larrialdi-egoerak sortzen dituzten gertakariak ugaritzea; esate baterako, baso-suteak eta nekazaritza-suteak.
Foru agindu honetan jasotako debekuaren arau-hausteak Mendiei buruzko Foru Arauaren 69. artikuluan xedatutakoaren arabera zehatuko dira, 1.000 eurorainoko isunarekin eta sor daitezkeen kalte eta galeren ordainketarekin.