Pasa den uztailean, Euskadiko Basogintza Elkarteek zuhaitz hostozabalen inauzketei buruzko jardunaldi teknikoa antolatu zuten Basoa Fundazioaren zuzendaritzapean.

Azken aldian era honetako espeziekin egiten diren landaketa berriak ugaritu egin dira. Horri, lehendik dagoeneko egindakoak gehitu behar zaizkio. Hori horrela, mota honetako basoetan burutu beharreko lan garrantzitsu bat inauzketak direnez, baso jabeek gero eta premia eta interes handiagoa azaltzen dute berauei buruz.

Noiz, nola, zenbat eta zerekin egin aztertuaz, erakunde hauetako teknikarien arteko eguneratze bat egiteko parada ezin hobea izan zen jardunaldia. Teoría eta praktika uztarturik, elkarte horietako baten bazkide baten lurretan gauzatu zen hainbat egunetan zehar.

Aurrerantzean era honetako lanak bazkideei burutu edo nola egin azaltzeko aurrekariak ezarri zituzten, hori izan nahi bait da hurrengo pausoa, lan hauei buruzkoak elkarteotako bazkide eta hauntzako lanak egiten diardutenei zabaltzea.

Ikusi bideoa