Banden gaixotasunak galera handiak eragin ditu Bizkaiko Lurralde Historikoko basoetako ekosistema-zerbitzuetan, eta, gainera, aldaketa handia eragin du bertako baso-mendigunean.
Hasiera batean, gaixotasun horrek 2018an eragin handia izan ondoren, eta intsinis pinua mendiak landatzeko aukera gomendagarria ez zenez, baso-jabetza pribatuaren ehuneko handi batek Eucaliptua landatzea erabaki zuen. Hala ere, ikusi da portzentaje hori nabarmen jaitsi dela, 2021 – 2022ko azken landaketa-kanpainako datuek erakusten digutenez.
Oso garrantzitsua da landaketei buruzko datu horiek behatzea eta aztertzea, dela azalerari buruzkoak, dela espezieei buruzkoak, dela jabeei buruzkoak, baina ez da alde batera utzi behar mozketaren ondoren landatzeari uzten zaiona, adierazle garrantzitsua baita Baso Kudeaketa Iraunkorraren abandonu-maila jakiteko.