2022ko irailaren 29an, Europako hegoaldeko basoak klima-aldaketaren eta merkatuaren erronken aurrean jardunaldia egingo da Bordelen.

Europa hegoaldeko basoek erronka ugariri egin behar diete aurre klima-aldaketaren ondorioz, eta hori, gaur egun, Europa osoko hainbat lekutan basoak jasaten ari diren fenomeno kaltegarriekin egiaztatzen da: suteak, lehorteak, haizeteak, izurriteak eta gaixotasunak, etab. Gure basoen kudeaketa inoiz baino beharrezkoagoa da. Jardunaldi honen bidez, erakutsi nahi dugu zer esperientzia eta lan egiten duten USSEko eskualdeetako baso-jabeek Europako hegoaldeko baso-errealitatea kudeatzeko, beren berezitasunekin eta zailtasun zehatzekin, klima-aldaketaren erronken eta merkatuaren erronken aurrean.
Jardunaldian ingelesera, frantsesera eta gaztelaniara itzulpenak egingo dira.

Bertaratzea baieztatzea eskatzen da USSE@usse-eu.org helbidean.

Ekitaldiaren programa eta informazio praktiko eguneratua erantsi dira.

Izena emateko, mesedez, bete formulario hau:

Ikusi jardunaldiaren egitaraua

Ikusi informazio praktikoa