Bizkaiko Basogintza Elkarteak, ezaguna zenez, duela ia 30 urtetik Galdakaoko Erletxe (Gumuzio auzoa) eskola zaharretan zuen egoitza. Kokapen hori Bizkaiko Foru Aldundiaren, Galdakaoko Udalaren eta Bizkaiko Basogintza Elkarteen arteko hiru aldeko akordioaren emaitza zen.

Bai instalazioengatik, bai kokapenagatik, bai instalatutako ia 30 urteengatik, uste dugu Erletxe zela gure antolaketarako lekurik onena, eta horregatik Bizkaiko Basogintza Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, gogor lan egin du akordio hori berritzeko.

Galdakaoko Udalak emandako ezezko erabatekoaren ondorioz, ezinezkoa izan da inolako akordiorik edo hitzarmenik lortzea. Hori dela eta, Bizkaiko Basogintza Elkarteak Amorebieta-Etxanora joan behar izan du (Anboto kalea 1, behea – anbulatorioaren aurrean – telefonoak mantentzen dira). Gaur egungo kokapen hori oso mugatua da espazioan, eta egoitza zaharrean ematen genituen zerbitzu batzuk baldintzatzen dizkigu, eskualdeko bulegoetara transferitu behar genituelarik, baina lanean ari gara epe laburrean edo ertainean Erletxen genituen antzeko ezaugarriak dituen eta gure Elkartearen beharrak asetzen dituen kokapen batean instalatu ahal izateko.

Jakinaren gainean edukiko zaituztegu, barkatu eragozpenak eta eskerrik asko ulertzeagatik.