Presako Berriak

Basogintza Ziurtapenerako Kudeaketa Planak

Horretarako egin ziren batzarretan azaldu zen bezala, Basogintza Ziurtapenerako ezinbesteko elementua, jabe bakoitzeko plan bat egitea da.
Gaur egun Kudeaketa Planak egiten jarraitzen dira eta horregatik, nahi dutenek, Elkartean horri buruzko informazioa eska dezakete.

Pirinio Atlantikoetako Zur Ekoizleen Kooperatibarako bisita

Joan den uztailean, Bizkaiko eta Arabako basoen 80 jabek Pirinio Atlantikoetako Zur Ekoizleen Kooperatiba bisitatu zuten, bazkideek urtero basogintza arloan egiten duten bidaiaren harira. Ipar Euskal Herrian izan ziren, hain zuzen ere, Barrendi inguruan, Domintxainen (Zuberoan). 12 hektareako mendia bisitatu zuten, hainbat hostozabal (pago, haritz, tulipa arbola, intxaurrondo eta gereziondo) sail dituena, eta Kooperatibako teknikari Jean Marie Urrutibehetyk eta Sebastián Rospidek euren mendietan espezie horiek lantzen dituzten modua zehatz-mehatz azaldu eta gure galdera guztiak adeitasunez erantzun zituzten. Jarraian, anaiarteko bazkaria egin zen.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Rene Arriori bilera hau ahalbidetzeagatik; nolanahi ere, Elkarteko kideek bisita itzultzera gonbidatu zituzten Kooperatibako kideak.

Basogintza bidaia 2005

Joan den ekainaren 25ean, basogintza arloko urteroko bidaia egin zen, eta 110 bazkidek hartu zuten parte guztira. Hain zuzen ere, Basaburuko (Nafarroako) hostozabal nobleen hainbat sail bisitatu zen, eta Nafarroako Basogintza Elkarteko teknikarien laguntza izan genuen horretarako.

Orkatzek zuhaitz sailetan egindako kalteak

Orkatzek zuhaitz sailetan inolako kalterik eginez gero, bazkideek Base Gorriko telefono zenbakira (944 465 297 zenbakira) edo Bizkaiko Foru Aldundiko Ehiza eta Arrantza Zerbitzura (944 066 852 zenbakira) deitu behar dute, eta jabearen izena, harremanetarako telefono zenbakia eta kaltetutako mendiaren edo zuhaitz sailaren kokalekua eman behar dute, uxaldi esparruetan sartu behar ote den aztertu eta prebentzio neurriak hartze aldera.

Basoak berritzeko hurrengo kanpainarako landareak gordetzea

Basoak berritzeko hurrengo kanpainarako landareak (koniferoak eta hostozabalak) gordetzeko epea 2005eko abenduaren 1ean hasi zen, eta 944 566 212 telefonoan gorde daitezke.

Gipuzkoako Basogintzari buruzko erreportaia Eitb-en.

Gipuzkoako Basogintzari buruzko erreportaia Eitb-en. Bideoa Ikusi
Suscribete a nuestro boletín
Termino eta baldintzak onartzen dut