Presako Berriak

BASOA ETA OSASUNA ONDORIO JARDUNALDIA.

El proyecto “Implantación y dinamización de los Baños de Bosque en Busturialdea” cuyo objetivo ha sido analizar los efectos de esta actividad (con beneficios demostrados científicamente sobre la salud y bienestar de las personas) sobre 25 miembros de la Asociación Vizcaína de Familiares y Personas con Enfermedad Mental (AVIFES), concluyó ayer miércoles 19 de junio con la celebración del evento “Bosques y Salud, Jornada de Conclusiones”.

El director de Calidad e Industrias Alimentarias del Gobierno Vasco, Peli Manterola, presidió la apertura de esta jornada, en la que se presentaron los resultados obtenidos durante el proyecto, financiado por el Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco y los Fondos Europeos FEADER. Concretamente, se expusieron los efectos sobre la salud y el bienestar de las y los asociados de AVIFES tras su participación durante tres meses en las sesiones de Baños de Bosque.

IKUSI BIDEOA.

INFORMEA.

 

ZONALDEKO BATZARRAK. BIZKAIKO BASOGINTZA ELKARTEA. AZKEN BALORAZIOA.

Bizkaiko Basogintza Elkarteko Eskualde Batzordeak ospatu ditugu 2019ko maiatzaren 3tik 9ra, gure gehiengo bazkideekin.

Azken balorazioa.

BIZKAIKO BASOETAKO DIRU LAGUNTZAK - 2019ko KANPAINA.

Ondorengo egunotan Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko basoen diru laguntzen Foru Dekretua argitaratuko duenez, Bizkaiko Basogintza Elkartea laguntza hauek eskatzeko beharrezkoa den dokumentazioa hartzen hasiko da. 2019ko martxoaren 20a ondoren gure teknikariak zuen esanetara egongo dira zonalde bakoitzeko bulegoetan 8:30tatik 14:00tara, ondorengo laukian jarri dugun bezela eta gaur asteartea 2019ko martxoaren 12tik aurrera Erletxes-eko bulego zentralean, arratsaldez bazkideentzako bakarrik (15:30 - 18:00ra, barikuak izan ezik). 

PREBENTZIOZKO TRATAMENDU FITOSANITARIOA:  Prebentziozko laguntzen artean, "tratamendu fitosanitarioa egitea" dago, non berau egiteko indarrean dagoen araudia errespetatu behar da. Bizkaiko Basogintza Elkartean azalduko zaizue ere tratamendua lekuan bertan egiten denean gaixotasuna kontrolatzeko bete behar diren baldintza espezifikoak.

HURRENGO ZIRKULARRA ETA ESKUALDEKO BATZARRAK: Epe laburrean bidaliko zaizue bazkide guztiei hurrengo zirkularra. 2019ko laguntzei buruz berri emango zaizue eta baita ere hurrengo eskualdeko batzarrei buruz. Batzar hauek apirilaren lenengoatan izango dira. 

ZONALDE BAKOITZEKO BULEGOETAKO ORDUTEGIA: Hurrengo laukian jarri dizuegu subentzio epean teknikariak zonalde bakoitzean egongo diren egunak:

Bulegoak     Egunak                Helbidea
Gernika Astelehena eta Eguaztena Domingo Alegria enparantza
Igorre Astelehena eta Martitzena Udaletxe behea
Durango Eguaztena eta Eguena Ezkurdi enparantza
Markina Eguena eta Barikua Aretxinaga 12
Balmaseda Eguena Correría, 18 bis, 1º
Mungia Barikua Agirre Jauregia- Aita Elorriaga, 1- puerta 3.3

EUSKADIKO BASOGINTZA ELKARTEEN KONFEDERAKUNDEAREN KOMUNIKATUA, MAPAMA-ren erabakia ikusita, oxido cuprosoaren erabileraren debekuaren ondoren.

Elikadura, Arrantza eta Nekazaritza ministerioak momentuz, ez duela baimenduko oxido cuprosoaren erabilera piñadien gaixotasuna ekiditzeko jakinarazi nahi dizuegu.

Euskal erakundeen eskaerari erantzunez, arazo honen birplanteatzea zabalik geratzen da, bere eraginkortasuna eta ingurumenaren afekzio txikia estudioetan ikusi ondoren.

Erabakia ez da ona, eta noski ezta guk itxaroten izan duguna sektore bezela. Hala ere, Administrazio - Aldundi eta Eusko Jaurlaritza eta bere erakundeekin - beharrezko kudeaketak egiten ari gara tratamedu honen baimena lortzeko asmoz.

Beste alde batetik, Bizkaiko Basogintza Elkartetik, adierazi nahi dizuegu edozein informazio gehigarriaz eta baita edozein aldaketaz, jakinaraziko dizuegula elkarte bakoitzak.

Betikolez, esan nahi dizuegu bulego nagusietan eta baita elkarteko zonalde bakoitzeko bulegoetan zuen behar izanak, galderak, zalantzak etb.. argitzeko esperoan egongo garela.

EUSKADIKO BASOGINTZA ELKARTEEN KONFEDERAKUNDEAREN KOMUNIKATU OFIZIALAREN PDF-A.

HIRU FORU ALDUNDIEN ETA EUSKO JAURLARITZAREN PRENTSA OHARRA-REN PDF-A.

BIZKAIKO BASOGINTZA ELKARTEAREN AURKEZPENA IRAUNKORTASUNERAKO ETA INGURUNE NATURALERAKO BATZORDEAN.

20169ko Otsailaren 1an ospaturiko Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturalerako Batzordean bileran, Bizkaiko Batzar Nagusiko talde mixtoko bozeramaileak Bizkaiko Basogintza Elkartea aurkeztea eskatzen du Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturalerako Batzordean, Bizkaiko piñadietako banda marroia deritxan gaixotasuna zabaltzeraren ondorioz Bizkaiko baso-jabeek aurre egin beharreko egoera eta horren ondorioak arintzeko eta Bizkaiko basogintza hobatzeko hartu beharreko neurriak azaltzeko.

Bizkaiko Basogintza Elkarteko zuzendaria eta lehendakaria, eskaera hau onarturik,2019ko otsailaren 11a astelehena, Iraunkortasunerako eta Ingurune NAturalerako Batzordean aurkeztu dira.

Elkarrizketa guztiak zuzenean eman ziren ondorengo loturan ikusi dezakezuen bezela.

http://www.jjggbizkaia.eus/home2/audio_grabaketa/index.asp

Suscribete a nuestro boletín
Termino eta baldintzak onartzen dut