Presako Berriak

ENKARTERRI ESKUALDEKO BULEGOAREN KOKAPEN BERRIA eta ARRETA PRESENTZIALA KARRANTZAN

Bazkide agurgarri hori :

Idatzi honen bidez, jakinarazten dizuegu Enkarterriko Eskualdeko Bulegoa Balmasedan egotetik Zallan egotera pasatuko dela 2020ko urritik aurrera. Helbidea GAZTE ZENTROAN da (Bake Epaitegiaren ondoan), “Madres Irlandesas” Plazan 4. zenbakian, Zallan (48 860). Ordutegia ez da aldatuko eta gogorarazten dizuegu ere 15 egunerik behin izango garela ostegunetan, 8:30etik 14:00etara. Diru-laguntzen epean, ordutegi hori luzatu egingo da, eta ohiko bideak erabiliz jakinaraziko dizuegu.

Bestalde, Bizkaiko Basogintza Elkartea arreta presentziala ematen hasiko da Karrantzan baita ere , udaletxeko bulegoetan, urte hasieran ohiko hedabideetan publikatuko den egutegi baten arabera. Aurton 2020an, urriaren 15an eta abenduaren 10ean, 8:30tatik 14:00tara egongo gara.

Gai hauek zuentzako interesgarriak izango direlakoan, agur bero bat.

OHIKO ORDUTEGIRA ITZULIKO GARA

Irailaren 21tik aurrera, Bizkaiko Basogintza Elkarteak bere ohiko ordutegiari ekingo dio, hau da, astelehenetik ostegunera 8:00tatik 14:00tara eta 15:30tik 18:00tara eta ostiraletan goizeko 8:00tatik 14:00tara (ostiral arratsaldetan itxita).

JARDUNALDIA - WEBINAR: baliabide genetikoak koniferoetatik ateratako kalitatezko egurraren hornidura iraunkorrerako - NEIKER

Jardunaldi hau 2020ko irailaren 23an ospatuko da Neikerren goizeko 9:30tan. Egurraren balio kateko profesionalei, euskal administrazio publikoei, elkarteei, entitateei eta basoen kudeaketarekin lotutako enpresei zuzendutako hitzaldia izango da. 

ARABAKO BASOGINTZA ELKARTEAREN BULEGOAN AURREZ AURREKO ARRETA BERREZARTZEN DA, AURRETIKO HITZORDUAREKIN SOILIK - 945 89 20 34

Logo Araba

Bazkide agurgarria,

Ezarritako OSASUN-ALARMA egoeraren aurrean, Arabako Basogintza Elkarteak, baso-jabeei arreta presentziala ematen die berriro, aldeaz aurretik hitzordua eskatuz gero.

Hitzordua hartzeko, deitu 945 89 20 34 telefonora. Gomendatzen da, hitzordura joatea ezarritako osasun-neurriak betetzen.

          Agur bero bat.

BBEren bulego guztietan aurrez aurreko arreta mantentzen da, aurretiko hitzorduarekin soilik - 94 456 62 12

Bazkide agurgarria:
Honen bidez, jakinarazten dizuegu Bizkaiko Basogintza Elkarteak aurrez aurreko arreta mantentzen duela.
Osasun egoera honen aurrean, eta gure Prebentzio Planera eta COVID 19 jarduera-eranskinera egokituta, aurrez aurreko arreta hori honela emango da:
Aldez aurreko hitzordua 94 456 62 12 edo 94 456 63 62 telefonoetara deituz. Hitzordura ezarritako osasun-neurriak betez joatea gomendatzen da.
Zuen intereseko gaia izango delakoan, jaso ezazu agur bero bat.

BASO-EGUR SEKTOREAK LAN EGITE DU OINARRIZKO PRODUKTUEN HORNIKETA MANTENTZEKO

Eskerrik asko beren postuetan jarraitzen duten baso-egurraren sektoreko gizon eta emakume guztiei, gainerakoek gure etxeetan COVID19 delakoaren aurkako borrokarekin jarraitu ahal izan dezagun.

Ikusi bideoa.