COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua indarrean sartzearekin, martxoaren 27an Hernanin egitekoa genuen jardunaldia atzeratu beharrean gaude. https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2020-3692
Oraingoz, osasun krisi horri aurre egiteko berehalako neurri eraginkorrak hartzeak hamabost egun natural iraungo dituela aurreikusi dute. Hala ere, litekeena da beste egun batzuetan luzatzea. Horregatik, atzerapena, ordezteko aurreikusitako datarik gabe egiten dugu. Ebazpen berriak ezarri ahala, bat datozen erabakiak hartuko ditugu.
Agur
BASO KUDEAKETAREN ZAINTZA BATERATUA
Aurrekariak
Basoa Fundazioa baso ekosistemen garrantzia zabaldu, berauen hedatze eta babesa hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio eta abarrekin parte hartu eta lursail kudeatzaileekin jarduten duen Irabazi asmorik gabeko erakundea da.
Badira urte batzuk, lurren kudeatzailearen ikuspegitik ikusita, naturaren kudeaketaren alderdi garrantzitsu batzuk erakutsi dituzten ekitaldiak antolatzen daramagula. Horretantxe saiatuko gara berriro.
Gaur egungo gizartea, bere ohiturak, joerak eta balioak, aldatzen ari dira. Gaur egun, zalantzan daude baso-jabetzaren belaunaldi-aldaketa, baso-ekoizpenaren praktika eta basoek eskaintzen dituzten zerbitzu batzuk (egurra eta abar) merkaturatzeko aukera. Ez da nahi, ezin da, edo ez da uzten. Horren aurrean, irtenbide bat jabeen artean elkartzea izan liteke. Elkarrekin eta modu delegatuan kudeatu eta merkaturatzea.
Hau ez da kontu berria. Badugu aurreko kasuen berri, bai denboran naiz espazioan banatuak, nun aukera honi ekin zaion. Horietako batzuk aztertuko ditugu. Baina, gainera, hori gauzatzeko modu berritzaile bat proposatuko dugu baita, Gipuzkoako baso-jabetzarentzat sortzen ari dena.
Helburua
Ezarritako baso-zaintza bateratuko kasu batzuk aztertzeko jardunaldi bat antolatu eta Gipuzkoarako aukera berritzaile bat erakustea.
Jardunaldia
Batez ere, honei zuzendua dago:
- Ingurumenaren arautze eta antolaketan eskumenak dituzten adminisrtazioak
- Natur gunean lursail-jabe eta kudeatzaile direnak
- Natur guneetan ikerketa eta sustapena dagozkien erakundeak (unibertsitateak, ikerketa eta garapen zentroak, landa garapen elkarteak, natura babesteko talde eta elkarteak, erabiltzaileen taldeak …)
Egun trinko eta bakarreko formatua izango du. Horrela, bertaratze eta parte-hartze aukerak hobetu nahi dira. Oso-osorik toki berean egingo da, goizean goiz hasi eta arratzalde erdirako bukatu nahian. Tokian bertan jateko eskaintza luzatuko da, denbora galtzeak murriztu eta bertaratutakoen zakabanatzea ekiditzeko.
Jardunaldia hiru zatitan banatuko da: bata, goizeko lehen orduan, ekitaldiaren antolatzaileek sarrera labur bat egin ondoren, Espainiako estatuan ezarritako esperientzia batzuk aurkeztuko direna. Bestea, kafea hartzeko etenaren ondoren, kasu hurbilagoak aurkeztuko direna. Eta azkena, bazkaltzeko etenaldiaren ondoren, Gipuzkoarako proposamen berritzaile baten aurkezpenari ekitekoa.
Hizlariek eta beraien gaiek aurkezpen labur bat izango dute. Atalen amaiera bakoitzean, bertaratutakoek parte har dezaketen mahai-inguru bana egongo da.
BASO KUDEAKETAREN ZAINTZA BATERATUA
2020ko martxoak 27, ostirala. Orona Fundazioaren areto nagusian, Hernani (Gipuzkoa)
08:45 | Jardunaldiaren aurkezpena | Basoa Fundazioa, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundietako erakunde karguen eskutik | |
09:45 | Esperientzia urrunagoak | Jorge Manuel Bouzas Tomé | Galiziako Baso Jabeen Elkarteko teknikaria (SOFOR koordinatzailea) |
10:20 | Tomás Sánchez Pellicer | Agresta S. Coop.eko bazkide sortzailea eta teknikaria, Cabeza de Hierro mendiaren (Los Belgas) kudeatzaile gisa | |
10:55 | Pedro Agustín Medrano Ceña | Soriako Baso Jabeen Elkarteko zuzendari teknikoa (Bazkideen mendiak) | |
11:30 | Galderak eta eztabaida | Baso ingeniari tekniko eta baso eta ingurune natural ingeniaritza graduatuen buru autonomikoa (moderatzaile) |
Atsedenaldia (12:05 – 12:30)
12:30 | Hurbileko esperientziak | Kepa Pérez Urraza eta Juan Goti Elejalde | UPV/EHUko Didkatika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle 30 urtez eta Baso eta higiezinen jabetzak kudeatzeko enpresako gerentea (Patronos del Valle de Zeberio Sto. Tomas de Olabarrieta S.L. partaide) |
13:05 | Mikel Mari Karrera Egialde | UPV/EHUko Zuzenbide Zibil Saileko Unibertsitate irakasle titularra (Leitzaran bailarako Elduaingo oihanak kudeatzeko elkarteak) | |
13:40 | Juan Miguel Villarroel Garcia eta Eduardo Montero Eseverri | Foresna-Zurgaiaren gerentea eta Nafar taldekatzetako teknikari arduraduna | |
14:15 | Galderak eta eztabaida | Mendi Ingeniarien Elkargo Ofizialeko buru autonomikoa (moderatzaile) |
Bazkaria (14:50 – 16:00)
16:00 | Proposamen berritzailea | Fernando Otazua Mendizabal | Gipuzkoako Baso Jabeen Elkarteko (GEBE) zuzendari teknikoa |
17:00 | Galderak eta eztabaida | Baskegurreko zuzendaria (moderatzaile) | |
17:30 | Jardunaldiaren itxiera | USSEko zuzendaria (aurkezle) |