Presako Berriak

Diru laguntzak: garbiketak, faltak sartzea, baso mozketa eta inausketarako tresnak

Gure elkartearen bitartez, diru laguntzak eskatzeko epea 2008ko ekainaren 20an bukatzen dela gogoratzen dizuegu.
Landaketen garbiketak (5 urte arte), ongarriketa (nahi izanez gero), faltak sartzea eta baso mozketa eta inausketarako tresnak.

Landaketa kanpaina 2007-2008 / Tasatzaileen erregistroa

Bazkideentzako landare banaketa kanpaina hasi da. Elkarteak bermatu egiten ditu otsailak 1 arte egindako eskaeren banaketa eta/edo landareak bukatu artekoak.
Tasazio inprimaki batzuen osatzea.

XXV Batzar Nagusia

Datorren Maiatzaren 20an, Igandean, goizeko 10etan lehenengo konbokatorian, eta 11etan bigarrenean, Derioko Nekazal Eskolan (Arteaga auzoan), Urteko Batzar Nagusi ospatuko da.
Gai zerrenda hurrengo hau izango da:
1.- 2006ko Ekainaren 18an egindako Batzar Nagusiko akta agiriaren irakurketa eta, bidezkoa bada, onartzea.
2.- 2006 urtean gure elkarteak egindako ekintzen azalpena.
3.- 2006ko Abenduaren 31ara egoera balantzea, emaitz kontuaren irakurketa, eta, bidezkoa bada, onartzea.
4.- 2007 urterako Aurrekontuaren irakurketa, eta bidezkoa bada, onartzea.
5.- 2007 urterako ekintzen txostena.
6.- Itaun-eskariak
7.- Baso bidaiaren zozketa.
Batzarra amaitu eta gero, bazkari bat ospatuko dogu eta parte hartzeko, baieztatu beharko da Maiatzaren 17a baino lehen.
Suscribete a nuestro boletín
Termino eta baldintzak onartzen dut