Presako Berriak

XXIV Junta Orokorra

Datorren Ekainaren 18an, Igandea, goizeko 10:00etan, lehengo konbokatorioan, eta 11:00 etan, bigarren konbokatorioan, Derioko Nekazal Eskolan (Arteaga Auzoa), ospatuko den Bizkaiko Basogintza Elkartearen Urteko Junta Orokorrera, dei egiten dizuegu.

Basoen jabegoa basogintza laguntzei dagokionez

2006ko apirilak 11 datarekin aldatu egin da Basogintza Laguntzen Plana (BAO 71 zk.), onuradun pertsonaren baldintza benetakotzeari dagokionez. Horregatik, 2006ko uztailak 1-tik 2006ko urriak 20-ra aurkeztu beharreko argitzearen eta lehen eta bigarren inausketaren lanei dagokien subentzio eskaerek, eta etorkizunean egin beharreko inbertsioak egiteko eskaeretarako, aurkeztu beharreko dokumentazioaren artean, basoen jabegoaren titularitatea frogatzeko helburuarekin, eskatzaileek laguntza eskatu den jabegoari dagokion Jabegoaren Erregistroak igorritako `Nota Simple Informativa ´delakoaren kopia bat aurkeztu behar izango dute.

Laguntza gehigarriak eta puntualak Bizkaian pinu radiataren merkatuan eragiteko

ogoratzen dizuegu Bizkaiko Foru Aldundiak, bere Nekazaritza Sailaren bitartez, laguntza gehigarrien lerro bat onartu berri duela, Bizkaian pinu radiataren merkatuan eragiteko eta azken mozketa adinean dauden pinu radiataren baso-azalerak zutik jarraitzea saihesteko.
1.- Baso Laguntza Planaren aldaketa
2008ko apirilak 30 baino lehen radiata pinuarekin egiten diren espezie bereko azken mozketaren aprobetxamendua egin direneko azaleren gaineko baso berritzeek, 2006ko urtarrilak 1-tik abenduak 31-rate eskatutako eta emandako mozketa baimenean anparatutakoak, %15eko subentzio gehigarri bat izango dute %50eko subentzio totala lortuz.
2.- Koniferen azken mozketen aprobetxamendurako moduluaren murriztea 2006-rako.
2006.urterako, konifero basoen azken mozketek, etekin garbiaren %50eko murrizketa izango dute eta errentaren aitorpenerako egiaztagiri bezala 2006. urtean lortutako mozketetarako baimenen ebazpenak nahikoak izango dira.

Construlan Erakustazokara gonbidapena

Apirilaren 29ean, Zapatua, eta BECen ospatzen den “Feria Construlan” barruan, eraikuntzetarako egurraren
erabilerari buruz, Bazkide guztientzako gidatutako ikustaldi bat ospatuko da. Interesaturiko Bazkide guztiak, BEC (Barakaldoko erakustazoka), Ipar-eko atean egon behra dira, BECeko torre azpian, goizeko 10:30etan.

2005 eko errenta aitorpena

Aurreko urteetan bezela, informazio horria bidaltzen dizuegu, azken baso ebaketen aplikazio moduloak 2005eko errenta aitorpena egiteko.

Suscribete a nuestro boletín
Termino eta baldintzak onartzen dut