Nortzuk gara?

Arabako Basogintza Elkarteak 400 bazkide eta 12.500 ha ditu,  gaur egun,  Lurralde Historiko honen basoen %20 kudeatuz. Egoitza nagusia Amurrion dago, eta Elkarteak zerbitzu sorta osoa eskaintzen die bazkideei.

Zerbitzuak

  • BAZKIDEENTZAKO DOAKO ZERBITZUAK
    • EUSKADI BASOGINTZA aldizkari lau hilabetekaria
      Euskadiko basogintza sektorearen berri ematen du, basoen kudeaketa hobetzeko teknikak eta bitartekoak azaltzen ditu eta Euskadin zura unean-unean saltzen den prezioak adierazten ditu.
    • Informazioa eta zabalkundea Basoarekin erlazionatuta dauden gaiei buruzko kurtxoak eta hitzaldiak ematen dira. Baso ustiapena eta beste espezie batzuk ezagutzeko irteerak egiten ditugu. Bazkideentzat gai edo jakinarazpen interesgarriak daudenean zirkular baten bitartez jakinarazten zaie..
    • Erantzukizun zileko asegurua
      Bazkide guztiak aseguratuta daude basoek eta basogintza lanek beste pertsona batzuei egin diezaieketen kaltearen aurka. RC aseguroa
    • Aholkularitza teknikoa
      Aholkularitza juridikoko zerbitzua dago bazkideen esku, basogintza arloko arazoetan espezializatuta dagoena. Lehenengo kontsulta eta lehenengo eskaria egitea doakoak dira.
    • Beherapenak gasoliotan, lur orotako ibilgailuetan eta itxituretan
      Bazkideek beherapenak dituzte etxez etxeko gasolio hornikuntzan eta hainbat markatako lur orotako ibilgailuak eta itxiturak egiteko materiala erosteko.
  • BAZKIDEENTZAKO BESTE ZERBITZU BATZUK (ORDAINPEKOAK)
    • Basogintza landarez hornitzea
      Elkarteak landareak banatzen ditu, hainbat basogintza espezie berritze aldera: intsinis pinua, itsas pinua, eukaliptoa, hostozabalak, etab.
    • Diru laguntzak izapidetzea
      Foru Aldundiari basogintzarako diru laguntzak eskatzeko  txosten teknikoa eta izapideak egin eta eskariak aurkezten ditu.
    • Zuhaiztiak kubikatzea
      Zuhaitzak oinez oin neurtzen ditu, zuraren bolumena kalkulatzen du eta balioztatze orria betetzen du.
    • Bulego teknikoa
      Kudeaketa planak egiten ditu, zorua eta hegalak balioztatzen ditu, basogintza pistak egiten ditu, etab.
    • BASOEKINen zerbitzuak
      Basoekin-ek ematen dituen zerbitzuak eskuratzeko aukera ematen du: mendian egin beharreko lanak pentsatu eta zuzentzea.

Arabako Basogintza Elkartea
Dionisio Aldama 7, 1. B,
01470 Amurrio
Araba

Tel.zk.: +34 945 892 034
Mugikorra: 686 131 800
Correo e.: araba@basoa.org