¿Zein zerbitzu ematen dugu?

BASO JABEEN INTERESAK DEFENDATZEN DITUGU

    • Baso jabetza pribatuen ordezkapena Administrazioen aurrean udal, eskualde, estatu eta nazioarteko mailetan.

    •  Baso kudeaketan eragina duten foroetan parte hartzea.

  • BAZKIDEEI LAGUNDU BERAIEN BASOKO GESTIOETAN BASOEN KUDEAKETA JASANGARRIAN BARNE

    • Erantzukizun zibileko dohako asegurua: Bazkide guztiek edukiko dute aseguru hau, hirugarren bati nahi eta ez egin liezaioken dañuren bat barne.  

    • Basoko suteen eta hondamendi naturalen asegurua: Bazkide guztiek edukiko dute aukera aseguru hau kontratatzeko nahi izanez gero urtean behin.

    • Diru laguntzen tramitazioa: Basoko lan gehienak subentzionatuta daude Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartez. Gure elkartetik diru laguntzen tramiteak eta beraien jarraipena egiten dugu.

    • Baso neurketak: Baso bat moztu behar denean bere balorea eta bolumena jakiteko beharrezkoa da beronen neurketa bat egitea merkaturatzeko. Gure ekarteak lan hauek egiten ditu neurketa txosten baten bitartez.

    • Buleto teknikoa: Beste lan batzuen artean, baso mozketarako impaktoak, baso gestio iraunkorreko planak, informe perizialak, balorazioak, deslindeak, katastro zuzenketak, pistetako proiektuak etb., ere egiten ditugu

    • Basoekin: Bazkideen basoetako gestio iraunkorra eramaten du. Basoetako lanak antolatzen laguntzen du eta lan hauek bukatzearen erantzukizuna du, bai lan puntualak eta baita denboraldi luzerako lanak ere.

    • Landare banaketa: Gure elkartetik basoko landareen erreserbak ere hartzen dira.

    • Aholkularitza juridikoa: Bazkide guztiek aholkularitza juridiko bat edukiko dute baso arloan espezializatua, lehenengo kontsulta eta instantzia dohakoa izanik.

    • Kontratu modeloak: Basoko edozein lanetarako garratzitsua da kontratu bat sinatzea. Bazkide guztiek eskuragai izango dituzte kontratu hauek baita berauen informazioa ere.

    • Informazioa: Gure bazkideei gure zirkularrak eta komunikazioa gutun postalen bitartez bidaltzen diegu. Beste alde batetik, gure web horrialdea ere eguneratuta daukagu "basoa.org" berton gure notizi, alerta, kurtso etb. jartzen ditugu.

    • Gasoleoan deskontua (EUROPÓLEO): Gasoleo empresa honek astero bidaltzen digu bazkideentzako dituen gasoleoaren ofertak.

    • Zerraduretako alambretan deskontuak (VINCO): Zerraduretarako alambreen empresa hornitzaile honek gure bazkideentzako ofertak eskaintzen dizkigu.

    • Osasun aseguruan deskontuak (IMQ):  IMQ-tik osasun kobertura ezberdinak eskeintzen dizkigute gure bazkideentzat.