BASOAK, KLIMA ALDAKETA ETA BERAUEN KUDEAKETA

Deskargatu kartela

Aurrekariak

Basoa Fundazioa baso-ekosistemen garrantzia zabaltzen duen irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Ekosistema horien defentsa eta hedapena hobetu eta bultzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioekin, lurren kudeatzaileekin eta beste erakunde batzuekin parte hartzen duena.

Hainbat urte daramatzagu basoak kudeatzeari buruzko hainbat alderdi garrantzitsu erakusteko ekitaldiak antolatzen, batez ere, lurren kudeatzailearen ikuspegitik begiratuta. Horixe eskaini nahi dugu berriro.

Gure gizarteak eta haren jokaerak aldaketa eragin dute planetaren baldintza klimatikoetan. Urte askoan energia-iturri fosilak erabili eta ekonomia garatzeko dugun moduaren ondorioei arreta gehiegi jarri gabe bizi izan ondoren, klima-aldaketaren ondorio larriak eta errepikatuak jasaten ari gara. Eta hori aldatzen ez badugu, etorkizuna are okerragoa izan liteke.

Zein ondorio ditu klima-aldaketak gure bizitzan? Zeintzuk basoen garapenean? Zer zeregin dute baso horiek klima-aldaketaren aurrean egin dezakegun esku-hartzean? Nola kudeatu beharko genituzke aurrerantzean basoak? Arazo horren aurrean, galdera asko sortzen zaizkigu baso-kudeaketatik.

Hori guztia aztertuko dugu. Lehenik eta behin, problematika eta haren kontrajarpen batzuk hautematen lagunduko digun film dokumental bat, eta ondoren, bere ikuspegi eta ezagutza eskainiko diguten aditu batzuen arteko solasaldia.

Helburua

Klima-aldaketa eta horrek gure bizitzan eta basoen garapenean duen eragina aztertzeko, jardunaldi bat antolatu eta bi gai horiek kudeatzeko zenbait jarraibide atzematea.

Jardunaldia

Batez ere hauei zuzendua legoke:

  • Ingurumenaren arautze eta antolaketan eskumenak dituzten adminisrtazioak
  • Natur gunean lursail-jabe eta kudeatzaile direnak
  • Natur guneetan ikerketa eta sustapena dagozkien erakundeak (unibertsitateak, ikerketa eta garapen zentroak, landa garapen elkarteak, natura babesteko talde eta elkarteak, erabiltzaileen taldeak …)
  • Ikerketa eta irakaskuntza-erakundeak

COVID-19k ekarritako osasun-arazoak direla eta, ekitaldia egiteko tokia eta formatua berrantolatu ditugu.

Egun erdiko ekitaldia izango da. Nahiago duenak bertatik-bertara jarraizeko aukea izango du. Hala egiten duenak maskara jantzita joan beharko du. Aretoko edukiera mugatua denez, aldez aurretik izena eman beharko da. Bertaratzen direnek, adituen arteko solasaldiaz gain, film-dokumental baten proiekzioa zuzenean jarraitu ahal izango dute.

Jardunaldiaren zati bat, solasaldia, Youtubeko gure kanalean zuzenean emango da. Gure web orriaren bidez ere sartu ahal izango da bertara. Gero, grabazio hori YouTubeko gure kanalean egongo da eskuragarri.

Lanaldia bi zatitan banatuko da. Lehenbizikoan, klima-aldaketak munduko hainbat tokitan dituen arazoak, gure gizarteetan duen eragina eta lurraldea kudeatzeko gure jarduerek haren aurrean duten garrantzia aztertuko dira. Eta atsedenaldi labur baten ondoren, beste zati batekin jarraituko du. Bertan, zuzen, aske, zabal eta moderatzailerik gabeko elkarrizketa bat grabatu eta igorriko da Internet bidez. Bertan, hiru adituk hartuko dute parte, bakoitza bere esparrutik jardunaz, norbere ikuspegi eta ezagutzak emango dituztelarik.

Basoak, klima aldaketa eta berauen kudeaketa

2022ko martxoak 25, ostirala, Orexa (Gipuzkoa)

09:45 – 10:00 Irekiera Bertaratutakoen kontrola
10:00 – 11:45 Proiekzioa Eskerrik asko euriarengaitik Julia Dahr zuzendariaren film luze dokumentala

Atsedenadia

12:15 – 13:45 Solasaldia Ricardo Ruiz-Peinado Gertrudix (INIA – CIFOR) Basoa Ikertzeko Zentroko ikertzailea
María José Sanz Sánchez (BC3 Research) Basque Centre for Climate Change-ko zuzendari zientifikoa
Jordi Gené Sera (CTFC) Centre de Ciència i Tecnologia Forestal de Catalunya-ko ikertzailea

Doan parte hartu ahal izango da, aurrez-aurre (eduki guztiak eta aldez aurretik izena emanda) naiz on line (solasaldia soilik baina izena eman behar gabe).

EGITARAUA

JARDUNALDIAREN TOKIA

KOKAPENA

ZUZENEAN JARDUNALDIA JARRAITZEKO ESTEKA:

Txikia euskeraz

HIZLARIEI BURUZKO INFORMAZIOA

  • Eskerrik asko euriagaitik (Thank you for the rain)
  • Filmearen trailerra:
  • gracias por la lluvia poster

-    Norvegia, Erresuma batua (2017). 87 minutu

Jatorrizko bertsioa ingelesez eta suajiliz, gaztelaniazko azpitituluekin

-    Azken lau urteetan, Kisilu Musyak, Kenyako baserritarrak, kamera erabili du bere familiaren bizitza, herria eta klima-aldaketak bere lurrean dituen ondorio suntsitzaileak atzemateko. Uholdeak, lehorteak eta ekaitzak filmatu ditu, baina fenomeno horien giza kostuen lekuko ere izan da: gizonak hirira migratzea lanpostu berrien bila, edo seme-alabak etxera itzultzea, berak ezin baitzuen eskola hil amaieran ordaindu.

Etxea suntsitzen duen ekaitz baten ondoren, Kisilu muturreko klimaren inpaktuen aurka borrokatzen diren nekazarien komunitate-mugimendu bat eraikitzen hasi da, eta Klima-Aldaketari buruzko XXI. Konferentzia dela eta Parisa joatea erabaki du, klimari buruzko elkarrizketetan ahotsa izateko eta ingurumen-politikei 180 graduko bira emateko.

Han, negoziazio politiko handien logika zeharkaezinaren erdian, munduko ingurumen-show handienaren esparruan, filmaren zuzendariaren, Julia Dahr norvegiarraren eta Kisiluren arteko harremanak beste dimentsio bat hartu du, eta bi pertsonaiek ordezkatzen dituzten mundu kontrajarriak batzen ditu —iparraldea eta hegoaldea—, justizia klimatikoaren aldeko borroka berean.

-    Julia Dahr gizarte eta ingurumen-gaiei buruzko arreta beste ikuspegi batekin piztu dezaketen istorioengatik, estereotipoak zalantzan jarri eta inpaktua sor dezaketelako, grinatsu diarduen Norvegiako zuzendari eta produktorea da.. 2015. urtean One World Media saria irabazi zuen, Grierson sarirako izendatu zuten eta Forbes aldizkariak “munduko komunikabideen norabidea zuzentzen eta definitzen duten” 30 urtetik beherako hogeita hamar profesionalik onenetakotzat jo zuen. Thank You For The Rain bere lehen film luzea da.

-    Dokumental Onenaren Saria, FICMEC – Espainia, 2017.

Epaimahaiaren saria, Another Way Film Festival – Espainia, 2017.

Fethi Kayaalp saria, BIFED – Turkia, 2017.

Hot Docs – Kanada, 2017.

CPH: DOX* - Danimarka, 2017.

Sheffield Doc/Fest- Erresuma Batua, 2017Premio del jurado, Another Way Film Festival

  • Ricardo Ruiz-Peinado Gertrudix

-    Nekazaritza eta Elikadurako Ikerketa eta Teknologia Institutu Nazionaleko I+G+B teknikaria (INIA, CSIC)

-  Valladolideko Unibertsitateko doktorea. Ingurumen Zientzietako lizentziaduna eta Basogintzako ingeniari teknikoa (UPM). Valladolideko Unibertsitate – INIAko Oihanen Kudeaketa Iraunkorraren Unibertsitate Institutuko kidea (iuFOR)

-    Kontaktua: ruizpein@inia.es

  • María José Sanz Sánchez

-    Basque Centre for Climate Changeko (BC3 Research) zuzendari zientifikoa

-    Biologi Zientzietako Gradua (Botanikako espezialitatea) eta Biologi Zientzietako Doktorea (Valentziako Unibertsitatea). 2019ko urrian, Valentziako Generalitateak Merezimendu Zientifikoaren Saria eman zion.

-    Kontaktua: mj.sanz@bc3research.org

  • Jordi Gené Sera

-    Kataluniako Zuraren Institutuko arduraduna (INCAFUST)

-    Mendi ingeniaria. Kataluniako Centre de Ciència i Tenología Forestal ikastetxeko Bioekonomia eta Gobernantza Programaren Zuraren Teknologia eta Eraikuntza Taldeko burua. Lleidako Unibertsitateko irakaslea (2001-2011)

-    Kontaktua: jordi.gene@ctfc.cat

Izen-ematea

Izen-ematea dohainik. Izena emateko hurrengo imprimaki hau bete.
Izena(*)
Please type your full name.

Abizenak(*)
por favor introduce tu apellido

Jatorria(*)
Please tell us how big is your company.

Enpresaren/Administrazioaren jatorria
Entrada no válida

Posta elektronikoa
Invalid email address.

Telefonoa
Entrada no válida

Captcha(*)
CaptchaEntrada no válida

  • 1 ej ekonomia garapen horizontal
  • 2 Gipuzkoa
  • 3 Bizkaia
  • 4 Araba
  • 6 Mixto eusk color jpg txiki
  • 6 Logo Colegio Montes
  • 7 Logo Baskegur
  • 8 DOCS BCN DISTRIBUTION 02