KARTELA DESKARGATU

Aurrekariak

Basoa Fundazioa baso-ekosistemen garrantzia zabaltzen duen irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Ekosistema horien defentsa eta hedapena hobetu eta bultzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioekin, lurren kudeatzaileekin eta beste erakunde batzuekin parte hartzen duena.

Hainbat urte daramatzagu basoak kudeatzeari buruzko hainbat alderdi garrantzitsu erakusteko ekitaldiak antolatzen, batez ere, lurren kudeatzailearen ikuspegitik begiratuta. Horixe eskaini nahi dugu berriro.

Gizakiaren garapena inguruko naturako elementuen manipulazioarekin eta erabilerarekin lotuta joan da. Hori horrela izanik, historian zehar izan diren gizarteek bertan dauden basoak eta zuhaitzak etengabe kudeatu dituzte. Basoaren kudeaketa beharrezkoa izan da espezie gisa dugun eboluziorako.

Hala ere, orain, gizarte oso kaletartu batean eta antzinako landa-ohituretatik oso urrundu batean, gero eta gehiago zalantzan jartzen da, ez bakarrik basoa kudeatzeko moduak, baita baso-kudeaketa bera ere. Baso-kudeaketa jasangarria da? ezinbestekoa ? komeniko litzateke gutxienez murriztea? aldatu da? norantz eboluzionatu behar luke? Baso-kudeaketari eta haren azterketari buruz galdera asko sortzen zaizkigu.

Hori guztia aztertuko dugu. Lehenik eta behin, basogintzako praktikak eta egurraren aprobetxamendu eta garraio-prozesuak gogoratzen lagunduko digun film dokumental bat ikusiko dugu, Irati bezalako baso mitifikatu bati buruzkoa. Ondoren, bere ikuspegi eta ezagutza eskainiko diguten aditu batzuen arteko solasaldia.

Helburua

Basoaren kudeaketa, haren garrantzi historikoa, egungo zailtasun eta aukeren egoera eta etorkizunerako jarraibide eta behar izan batzuk ikusteko, jardunaldi bat antolatzea.

Jardunaldia

Batez ere hauei zuzendua legoke:

  • Ingurumenaren arautze eta antolaketan eskumenak dituzten adminisrtazioak

  • Natur gunean lursail-jabe eta kudeatzaile direnak

  • Natur guneetan ikerketa eta sustapena dagozkien erakundeak (unibertsitateak, ikerketa eta garapen zentroak, landa garapen elkarteak, natura babesteko talde eta elkarteak, erabiltzaileen taldeak …)

  • Ikerketa eta irakaskuntza-erakundeak

Egun erdiko ekitaldia izango da. Nahiago duenak bertatik-bertara jarraizeko aukera izango du. Aretoko edukiera mugatua denez, aldez aurretik izena eman beharko da. Bertaratzen direnek, adituen arteko solasaldiaz gain, film-dokumental baten proiekzioa zuzenean jarraitu ahal izango dute.

Jardunaldiaren zati bat, solasaldia, Youtubeko gure kanalean zuzenean emango da. Gure web orriaren bidez ere sartu ahal izango da bertara. Gero, grabazio hori YouTubeko gure kanalean egongo da eskuragarri.

Lehenengoan, baso-kudeaketa historikoari lotutako baso-lan eta egur ateratze lanen sarrera bat egongo da. Eta atsedenaldi labur baten ondoren, beste zati batekin jarraituko du. Bertan, zuzen, aske, zabal eta moderatzailerik gabeko elkarrizketa bat grabatu eta igorriko da Internet bidez. Solasaldi honetan, hiru adituk hartuko dute parte, bakoitza bere esparrutik jardunaz, norbere ikuspegi eta ezagutzak emango dituztelarik.

Basogintza: lehena, oraina eta geroa

Ostirala, 2023ko martxoak 24, Artziniega (Araba)

09:45 – 10:00 Irekiera Bertaratutakoen kontrola
10:00 – 11:45 Emanaldia Barranqueadores y cablistas del Irati Eugenio Monesma zuzendariaren film luze dokumentala

Atsedenaldia

12:15 – 13:15 Solasaldia María Menéndez Miguélez Basoa Ikertzeko INIA-CSIC erakundeko ikertzailea
Asunción Cámara Obregón Oviedoko unibertsitatean irakasle eta ikertzailea
Álvaro Aunós Gómez Lleidako unibertsitatean irakasle eta ikertzailea

Doan parte hartu ahal izango da, aurrez-aurre (eduki guztiak eta aldez aurretik izena emanda) naiz on line (solasaldia soilik baina izena eman behar

gabe).

HIZLARIEI BURUZKO INFORMAZIOA

  • Iratiko sakangile eta kablistak

    • Nafarroa (2019). 88 minutu

Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz

    • Elektrizitatea ekoizteko eta Aezkoa eta Zaraitzu ibarretako pagadi eta izeien basoak ustiatu asmoz, “El Irati S.A.” sozietatea Agoitzen eraiki zen 1907an, Irati ibaiaren urak aprobetxatuz. “El Irati S.A.” fabrikari lotutako lan guztien artean, arriskutsuenak mendien barruan eta ibaian egiten zirenak ziren. Aditu-talde batzuk arduratzen ziren: sakangileak eta kable-bideratzaileak.

    • Eugenio Monesma es un productor y realizador de documentales etnográficos. Tras más de 40 años de producción de series documentales de televisión sobre los oficios perdidos, fiestas populares, tradiciones, leyendas, gastronomía tradicional, costumbres y rituales, ha llegado a constituir uno de los archivos más importantes de España con más de tres mil documentales etnográficos.

    • -Dokumental hau Pyrene P.V. eta Nafarroako Gobernuaren ekoizpenarekin, Julio Caro Baroja - Nafarroako Etnologia Museoaren lankidetzarekin, Susana Irigarayren aholkularitza eta koordinazioarekin eta Javier Goicoaren ekoizpenaren koordinazioarekin egin da.

  • María Menéndez Miguélez

    • Doktoratu ondoko ikertzailea klima-aldaketa arintzearen esparruan, INIA - CSICeko Baso Zientzien Institutuko Basoen Dinamika eta Kudeaketa Ikertzeko Taldean (ICIFOR).

    • Oviedoko Unibertsitateko Baliabide Biologikoen eta Biodibertsitatearen Nazioarteko Aipamena duen doktoretza. Mendi-ingeniaria Valladolideko Unibertsitatean eta Basogintzako ingeniari teknikoa Oviedoko Unibertsitatean.

    • Kontaktua: menendez.maria@inia.csic.es

  • Asunción Cámara Obregón

    • Nekazaritza eta Basogintzako Ingeniaritza arloko irakasle titularra eta Oviedoko Unibertsitateko SmartForest (Basoen Kudeaketa Adimenduna) Ikerketa Taldearen koordinatzailea.

    • Zuzendaria Mendi Ingeniaritza Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan (1999). Emakumearen Ingeniaritza Bikaintasun Profesionalaren Talgo Saria (2021).

    • Kontaktua: camara@uniovi.es

  • Álvaro Aunós Gómez

    • Basogintzako Unibertsitate Eskolako katedraduna – Lleidako Unibertsitatea (UdL)

    • Mendi ingeniari doktorea. 1980tik 1992ra Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionaria izana. Bere ikerketa ildo nagusiak: izei basoen kudeaketa eta basogintza tratamenduen finantziazio errentagarritasuna

    • Kontaktua: aaunos@pvcf.udl.es

ZUZENEAN IKUSTEKO

NOLA IRITSI: Jardunaldia Artzeniegako Museo Etnografikoan ospatuko da: https://artziniegakoudala.eus/images/mapa-turistico-artziniega1.jpg

Izen-ematea

Izen-ematea dohainik. Izena emateko hurrengo imprimaki hau bete.
Izena(*)
Please type your full name.

Abizenak(*)
por favor introduce tu apellido

Jatorria(*)
Please tell us how big is your company.

Enpresaren/Administrazioaren jatorria
Entrada no válida

Posta elektronikoa
Invalid email address.

Captcha(*)
CaptchaEntrada no válida

online edo presentzial(*)
Please tell us how big is your company.

  • 1 ej ekonomia garapen horizontal
  • 2 Gipuzkoa
  • 3 Bizkaia
  • 4 Araba
  • 6 Mixto eusk color jpg txiki
  • 6 Logo Colegio Montes
  • 7 Logo Baskegur