Kartela b

BASO KUDEAKETAREN ZAINTZA BATERATUA

Kartela deskargatu

Aurrekariak

Basoa Fundazioa baso ekosistemen garrantzia zabaldu, berauen hedatze eta babesa hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio eta abarrekin parte hartu eta lursail kudeatzaileekin jarduten duen Irabazi asmorik gabeko erakundea da.

Badira urte batzuk, lurren kudeatzailearen ikuspegitik ikusita, naturaren kudeaketaren alderdi garrantzitsu batzuk erakutsi dituzten ekitaldiak antolatzen daramagula. Horretantxe saiatuko gara berriro.

Gaur egungo gizartea, bere ohiturak, joerak eta balioak, aldatzen ari dira. Gaur egun, zalantzan daude baso-jabetzaren belaunaldi-aldaketa, baso-ekoizpenaren praktika eta basoek eskaintzen dituzten zerbitzu batzuk (egurra eta abar) merkaturatzeko aukera. Ez da nahi, ezin da, edo ez da uzten. Horren aurrean, irtenbide bat jabeen artean elkartzea izan liteke. Elkarrekin eta modu delegatuan kudeatu eta merkaturatzea.

Hau ez da kontu berria. Badugu aurreko kasuen berri, bai denboran naiz espazioan banatuak, nun aukera honi ekin zaion.  Horietako batzuk aztertuko ditugu. Baina, gainera, hori gauzatzeko modu berritzaile bat proposatuko dugu baita, Gipuzkoako baso-jabetzarentzat sortzen ari dena.

Helburua

Ezarritako baso-zaintza bateratuko kasu batzuk aztertzeko jardunaldi bat antolatu eta Gipuzkoarako aukera berritzaile bat erakustea.

Jardunaldia

Batez ere, honei zuzendua dago:

  • Ingurumenaren arautze eta antolaketan eskumenak dituzten adminisrtazioak
  • Natur gunean lursail-jabe eta kudeatzaile direnak
  • Natur guneetan ikerketa eta sustapena dagozkien erakundeak (unibertsitateak, ikerketa eta garapen zentroak, landa garapen elkarteak, natura babesteko talde eta elkarteak, erabiltzaileen taldeak …)

Egun trinko eta bakarreko formatua izango du. Horrela, bertaratze eta parte-hartze aukerak hobetu nahi dira. Oso-osorik toki berean egingo da, goizean goiz hasi eta arratzalde erdirako bukatu nahian. Tokian bertan jateko eskaintza luzatuko da, denbora galtzeak murriztu eta bertaratutakoen zakabanatzea ekiditzeko.

Jardunaldia hiru zatitan banatuko da: bata, goizeko lehen orduan, ekitaldiaren antolatzaileek sarrera labur bat egin ondoren, Espainiako estatuan ezarritako esperientzia batzuk aurkeztuko direna. Bestea, kafea hartzeko etenaren ondoren, kasu hurbilagoak aurkeztuko direna. Eta azkena, bazkaltzeko etenaldiaren ondoren, Gipuzkoarako proposamen berritzaile baten aurkezpenari ekitekoa.

Hizlariek eta beraien gaiek aurkezpen labur bat izango dute. Atalen amaiera bakoitzean, bertaratutakoek parte har dezaketen mahai-inguru bana egongo da.

KOKAPENA

IKUSI BIDEOA.

Jardunaldia eus

BASO KUDEAKETAREN ZAINTZA BATERATUA

2020ko martxoak 27, ostirala. Orona Fundazioaren areto nagusian, Hernani (Gipuzkoa)

08:45 Jardunaldiaren aurkezpena Basoa Fundazioa, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundietako erakunde karguen eskutik
09:45 Esperientzia urrunagoak Jorge Manuel Bouzas Tomé Galiziako Baso Jabeen Elkarteko teknikaria (SOFOR koordinatzailea)
10:20 Tomás Sánchez Pellicer Agresta S. Coop.eko bazkide sortzailea eta teknikaria, Cabeza de Hierro mendiaren (Los Belgas) kudeatzaile gisa
10:55 Pedro Agustín Medrano Ceña Soriako Baso Jabeen Elkarteko zuzendari teknikoa (Bazkideen mendiak)
11:30 Galderak eta eztabaida Baso ingeniari tekniko eta baso eta ingurune natural ingeniaritza graduatuen buru autonomikoa (moderatzaile)

Atsedenaldia (12:05 – 12:30)

12:30 Hurbileko esperientziak Kepa Pérez Urraza eta Juan Goti Elejalde UPV/EHUko Didkatika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle 30 urtez eta Baso eta higiezinen jabetzak kudeatzeko enpresako gerentea (Patronos del Valle de Zeberio Sto. Tomas de Olabarrieta S.L. partaide)
13:05 Mikel Mari Karrera Egialde UPV/EHUko Zuzenbide Zibil Saileko Unibertsitate irakasle titularra (Leitzaran bailarako Elduaingo oihanak kudeatzeko elkarteak)
13:40 Juan Miguel Villarroel Garcia eta Eduardo Montero Eseverri Foresna-Zurgaiaren gerentea eta Nafar taldekatzetako teknikari arduraduna
14:15 Galderak eta eztabaida Mendi Ingeniarien Elkargo Ofizialeko buru autonomikoa (moderatzaile)

Bazkaria (14:50 – 16:00)

16:00 Proposamen berritzailea Fernando Otazua Mendizabal Gipuzkoako Baso Jabeen Elkarteko (GEBE) zuzendari teknikoa
17:00 Galderak eta eztabaida Baskegurreko zuzendaria (moderatzaile)
17:30 Jardunaldiaren itxiera USSEko zuzendaria (aurkezle)

JAITXI EGITARAUA.

HIZLARIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Esperientzia urrunagoak

  • Jorge Manuel Bouzas Tomé

-    Galiziako Baso Jabeen Elkarteko teknikaria (SOFOR koordinatzailea).

-    Basoak Sustatzeko Elkarteen (SOFOR) esperientzia Galizian.

-    Kontaktua: jbouzas@selga.es

  • Tomás Sánchez Pellicer

-    Agresta S. Coop.eko bazkide sortzailea eta teknikaria, Cabeza de Hierro mendiaren (Los Belgas) kudeatzaile gisa

-    Mendi ingeniaria eta Agresta S. Coop.eko bazkide sortzailea. Baso antolamendu, basogintza, plangintza eta baso kudeaketa iraunkorrean espezializatuta dago, ekoizpen eta babes helburu desberdinak dituzten mendietan esperientzia handia, eta larreen antolamendu eta abeltzaintzako aprobetxamenduan. Baso kudeaketarako hainbat plan idatzi ditu eta basogintza-abeltzantzarako 100.000 ha-tan baino gehiagotan, eta 150.000 ha-tik gorako baso-inbentarioak diseinatu eta koordinatu ditu. Era berean, ekoizpen-ikuspegi desberdinak dituzten mendien kudeaketan ere lan egiten du zuzenean, mozketen seinaleztapen kualifikatutik eta horien merkaturatze eta kontroletik hasi eta agrobasogintza eta basogintza proiektuen aholkularitzaraino. Gaur egun, Baso-baliabideen ebaluazioa, Klima-aldaketa eta Baso-baliabideen mobilizazioa arloetan dihardu. LIFE FOREST CO2 proiektuaren koordinatzailea da Agresten, eta Madrileko Cabeza de Hierro mendiaren (Pinar de los Belgas) kudeaketaz arduratzen da.

-    Hitzaldiak Cabeza de Hierro mendiaren (Pinar de los Belgas) kudeaketa, jabetza beraren esku daraman 180 urteko ibilbidea, egungo arazoak eta etorkizuneko ikuspegiak jorratuko ditu.

-    Kontaktua: tsanchez@agresta.org

  • Pedro Agustín Medrano Ceña

-    Soriako Baso Jabeen Elkarteko zuzendari teknikoa (Bazkideen mendiak).

-   

-   

-    Kontaktua: pedro.medrano@asfoso.org

Hurbileko esperientziak

  • Kepa Pérez Urraza

-    UPV/EHUko Didkatika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle 30 urtez.

-    Pedagogian Doktorea. Ondare kulturalez hainbat libururen idazle. Egun jubilatua.

-    Olabarrietako San Tomas Patronatua. Erdi Arotik baso eta kortabasoekin lotutako esperientzia.

-    Kontaktua: kepa.perez@ehu.eus

  • Juan Goti Elejalde

-    Baso eta higiezinen jabetzak kudeatzeko enpresako gerentea

-    Mendi ingeniaria. Patronos del Valle de Zeberio Sto. Tomas de Olabarrieta S.L. administrazio kontseiluko baso aholkularia. Baso jabea. Bizkaiko Baso Jabeen Elkarteko Gobernu Batzordeko kidea.

-    Zeberioko (Bizkaia) Sto Tomas de Olabarrietako Patronatuaren historia, eraketa, bilakaera eta egungo kudeaketa berezia azalduko da.

-    Kontaktua: juangoti@gotiforestal.com

  • Mikel Mari Karrera Egialde

-    UPV/EHUko Zuzenbide Zibil Saileko Unibertsitate irakasle titularra.

-    Zuzenbideko doktorea. Euskal Zuzenbide Zibileko eta Nekazaritza Zuzenbideko ikertzaile espezialista.

-    Elduaingo baso kudeaketa elkarteak Leitzaranen isla paradigmatiko gisa, mendien aprobetxamendu kolektibotik jabetza pribatuaren kontzepzio modernora pasatu eta berregokitzera

-    Kontaktua: mikelmari.karrera@ehu.eus

  • Juan Miguel Villarroel Garcia

-    Foresna-Zurgaiaren gerentea

-    Mendi ingeniaria. Foresna-Zurgaia Nafarroako Baso Jabeen Elkarteko gerentea, 50 udal, 250 jabe partikular, 3 ibar-batzar eta 4 baso-jabeen elkarte dituena.

-    Jardunaldi honetan, Pirinioetan baso-elkarteak sortzeko ideia nola sortu zen eta hasierako arazoak azalduko dira.

-    Kontaktua: jmvillarroel@foresna.org

  • Eduardo Montero Eseverri

-    Foresna-Zurgaian teknikari.

-    Mendi ingeniaría. Baso taldekatzeetako arduraduna nafarroan. Eskarotzeko baso jabea.

-    Arrakasta-kasuak Nafarroan. Nafarroako Pirinioetan lortu den baso elkarteen eredua eta kudeaketa azaltzea.

-    Kontaktua: eduardomontero@foresna.org

Proposamen berritzailea

  • Fernando Otazua Mendizabal

-    Gipuzkoako Baso Jabeen Elkarteko (GEBE) zuzendari teknikoa

-    Mendi ingeniaria. Naturzaintzako kidea. Espainiako Baso Elkarteen Konfederazioko (COSE) Zuzendaritza Batzordeko kidea.

-    Baso-inbertsioa eta naturaren kontserbazioa gizarteratzeko eredu bat proposatzen da.

-    Kontaktua: gipuzkoa@basoa.org

Izen-ematea

Izen-ematea dohainik. Izena emateko hurrengo imprimaki hau bete.
Izena(*)
Please type your full name.

Abizenak(*)
por favor introduce tu apellido

Jatorria(*)
Please tell us how big is your company.

Enpresaren/Administrazioaren jatorria
Entrada no válida

Posta elektronikoa
Invalid email address.

Bazkariaren zenbatekoa 15€ da. Kontu-zenbakia Kutxabank-eko ES62-2095-5067-18-1062665137a da. Ordainketa Martxoaren 23a baino lehen. Ordainketa egiterakoan izen-abizenak adierazi.
Captcha(*)
CaptchaEntrada no válida

  • logo diputacion gipuzkoa

  • logo diputacion bizkaia
  • logo diputacion alava
  • logo diputacion gipuzkoa

  • logo basoa
  • logo colegio ing montes
  • Logo colegio
  • Baskegur1 buena